Zaraitzuko ibaxa

historia, armarria, baliabide ekonomikoak, herriak

Zaraitzuko Ibaxa Iparraldetik hegoaldera kokaturik dagoen ibax pirenaikoa da. Bertatik izen bereko ibaia igarotzen da, baita Iratikoa ere iparraldeko aldean. Iparraldean Frantziarekin, ekialdean Erronkariko Ibaxarekin, mendebaldean Aezkoarekin eta hegoaldean Nabaskozeko Almiradioarekin muga egiten du. 32.642 Ha.ko azalera du, Iratiko herri-mendiak (6.520 Ha.), Abodi (1.210 Ha.), Pikatua eta Andrilla (1.610 Ha.), Remendia (1.427 Ha.), Zenozerisluzeseko zelaia (3.696 m./2), Zabaleta (1.283 hA.) eta Andresoroa (24.907 m2) barne daudelarik.
Bere komunitatea Ezkarozek, Espartzak, Galozek, Gorzak, Itzaltzuk, Eaurtak, Otsagabiak, Orontzek, Erripaldak, Uskartzek, Igarik, Itzallek, Izizek, Sartzek eta Ibiltzietak osatzen dute.
Ibaxeko Batzordea, udaletxeak eta kontzejuak dira bere gobernurako organoak, beste gauza batzuen artean herri-ondasunak administratzen dituztenak.
Klima submediterraniarra Ibaxaren hegoaldean da nagusi eta subatlantiarra iparraldean. Bi aldeen arteko gorakortasunaren desberdintasunek kontrast termiko (12-8ºC) eta plubiometriko (1.000-1.800 mm) handiak sortzen dituzte.
Eremuaren barruan lar oihan handiak (9.370 Ha.) eta pagadiak (9.186 Ha.) daude. Aurreko bien arteko trantsizioa markatzen duten harizti batzuk (879 Ha.) ere aurki daitezke.

Etorri Zaraitzura