Edozein urtaro izan daiteke egokia gure mendietan zehar ibilbideak egiteko eta naturak urtean zehar jasaten dituen aldaketak ikusteko.
Iratiko Oihanean dauden xendez gain (ikus http://www.irati.org ), Pirinioetako Partzuergoak eta Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak hainbat ibilbide egokitu dituzte. Erakunde hauen parte diren herri guztietan aurki zitezkeen utzita zeuden bideak, eta herri elkarte honen helburu nagusietako bat hauek berreskuratu eta mantentzea izan da.
Bidezidorrek ez dute aparteko zailtasunik, eta bakoitzak erakargarritasun desberdina gordetzen du: elementu arkitektonikoak, despopulatu desberdinak, txabolak, baselizak, etab. desberdintzen eta karakterizatzen dituzten elementuetariko batzuk dira.
Bidezodprrel Nafarroa Ezagutu Sarearen diru-laguntza jaso dute.
Zaraitzuko lurrek eskeintzen dizkiguten posibilitate batzuk ikus ditzagun:
ORHI BORTZ KOLORE
Irati-Abodi Mendi Gunera etortzen diren bisitari eta mendizale askok Orhi mendia igotzeko asmoa eta gogoa izan ohi dute, Pirinioetako lehen 2000ko mendia delako. Hori dela eta, komenigarritzat jo da ibilbide argi bat eskaintzea eta jendea ez barreiatzea hegoaldeko hegalean dauden bidexka ugarietan, behe-lainoak ezusterik sor ez dezan, florak kalterik jaso ez dezan eta azienda zein fauna lasaiago egon daitezen.
Ibilbide zirkular bat prestatu da, Irati-Abodi Mendi Gunetik abiaturik, eta luzera eta desnibel desberdineko zenbait lasterbide izanen dira.
Guztira, 5 bidexka dira, bakoitza bere kolorearekin; horregatik, proiektuak Orhi Bortz kolore du izena.
Proiektua “Toki-entitateentzako eta irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak, Nafarroa Ezagutu Sareko espazio eta ibilbideetan proiektuak egiteko” izeneko deialdiaren bidez finantzatu da.
Hauek dira bidexken ezaugarriak:
- Grisa: 4,4 km. 439 metroko desnibela
- Urdina: 4,1 km. 81 metroko desnibela
- Horia: 1,2 km. 10 metroko desnibela
- Berdea: 10,5 km. 566 metroko desnibela
- Gorria: 9,2 km. 679 metroko desnibela
HERRIKO BIDEXKAK ETA BIDE LABURRAK
ITZALTZU – Betatuberria-Osaba
SL®-NA 66
Luzera: 4 km. Desnibela: 145 m.
Basoetan zehar doan ibilbidea. Ibilbidea hasteko Itzaltzutik Izaba eta Frantziarako dagoen errepidea bost minutuz jarraitu beharra dago. Xinto amildegiak goratzen duen pista bat hartu.
OTSAGABIA – Irati eta Muskildarako bide zaharra
SL®-NA 65
Luzera: 6,2 km. Desnibela: 295 m.
Iratirako bide zaharra eta Muskildako Santutegiaren bisita batzen dituen txangoa. Otsagabiako elizaren atzekaldean jarri. Harrizko kale bat herriko azken etxeetara zuzentzen da. Muskildara zuzen doan bidearen hasieran ezkerrean dagoen pista bat hartu. Bidezidor honek Muskildako Santutegira eramaten gaitu.
OTSAGABIA – Otsateko sakana
SL®-NA 60
Luzera: 4 km. Desnibela: 185 m.
Basoan zeharreko lasaitasunez eta pausu motelez gozatzeko paraje ederrak dituen ibilbidea. Otsagabiako Osate kanpalekuan du hasiera. Pista berri batetik metro batzuk igo laster batean bide zahar batetan sartzeko. Xenda honek Otsateko amildegia metalezko zubi batetik gurutzatuta mendizerraren mazela baso trinko batean goratzen du.
EZKAROZE – Ezkarozeko Bordalak
SL®-NA 62
Luzera: 5,3 km. Desnibela: 240 m.
Bordalak ezagutarazten dituen ibilbidea, etxola eta dermioko zelaiek osatzen duten nekazal sistema tradizionala, mendiko aldapetan kokaturik daudenak. Ibilbideak Ezkarozeko elizaren parean du hasiera, herriko kanposantura eramaten gaituen xenda batean. Hemendik Xoxo amildegia goratzen uzten digun pista berri bat hartzen dugu (pista beretik, beheragotik, Jatsuleko bidezidorrera sartzen da, aipatutako amildegiaren urjauziak ikusteko aproposa dena).
JAURRIETA – ESPARTZA Beieguko balkoia
SL®-NA 61
Luzera: 3,5 km. Desnibela: 150 m.
Interes ezaugarri nagusi bi dituen ibilbidea: baso naturalak eta Zaraitzuko Ibaxeko eta hulbileko Pirinioetako gailurretako panoramikak. Ibilbidearen hasierara heltzeko Eaurta eta Ezkarozeren artean dagoen errepidearen “Txangaberro” goialdean dagoen pista bat hartzen da. Behin bertan, motel igotzen doan landutako zelai batera iristen den bide bat hartu.
ORONTZE – Mendizerrako bidea
SL®-NA 63
Luzera: 3,3 km. Desnibela: 170 m.
Pinu, haritz, pago eta izei artean dagoen ibilidean, Zaraitzuko herri honen Mendizerra zaindua ezagutzeko balio duena. Bidea herriaren goialdean hasten da, elizaren parean. Mendizerrara igotzen den herraduraren bide zaharra hartu. Bertatik herriko eta inguruetako bista zoragarriak ikus daitezke. Bideak duen harriztatua aintzinean izandako garrantzia erakusten digu.
ESPARTZA – Santa Engraziarako bidea
SL®-NA 64
Luzera: 3,2 km. Desnibela: 225 m.
Santa Engraziaren baselizako hondareetara eramaten gaituen bidea. Espartzan du hasiera. Pista batean zehar San Tirsoren baselizara jeitsi. Bertatik aldaparen erdira igotzen den harriztatutako bide zahar bat hartzen da.
ERREMENDIA (JAURRIETA) Urdindu
SL®-NA 66-A
Luzera: 2,7 km. Desnibela: 40 m.
Ibilbide motza eta atsegina, Erremendiako larreak inguratzen dituena. Askaltokitik belardietara doan pista zabala hartuko dugu. Laster gorantza doan xenda hartuko dugu, gainean oihan tratea pasako dugularik. Ondoren beheranzko bidea hartuta, bidean uarkituko dugun larrea gurutzatuko dugu. Handik metro gutxira Urdindu errekaren sorburua dago. Ondorengo tartea izugarri ederra da eta haitz eta ezpelen arteko labirinto batetik doa, soro batera atera baino lehen. Soroa gurutzatu eta lehengo bidetik Lojanz abiapuntura itzuliko gara.
ERREMENDIA (JAURRIETA) Portillo de Contín
SL®-NA 65-A
Luzera: 4,7 km. Desnibela: 240 m.
Inguruko oihanen artean doan ibilbidea. Lojanzeko iturritik abiatu eta pago artean sartzen den bidea hartuko dugu, Contin-eko atakara iritsi arte. Soroa gurutzatuta, bideak goranzka jarraitzen du eta laster xenda irekia bihurtuko da, larra luze batera iritsi baino lehentxeago. Hauxe da hain zuzne ere ibilbidearen punturik gorenena. Itzuleraz gozatzea besterik ez dago, beti beherantz, hasieran xenda batetik oihanean zehar eta gero pistatik leku irekiagoan.
IBILBIDE LABURRAK
Badira 10 km baino luzeagoak diren ibilbideak, baina era berean zailtasunik gabekoak. Ibilbide Laburrak dira (PR®-NA) Batzuk aipatuko ditugu:
OTSAGABIA – UDI – JAURRIETA – EZKAROZE
PR®-NA 60 UDI
Gutxi gora beherako denbora: 4,5 ordu. Luzera: 16,2 km Desnibela: 300 m.
Bide honek Udi mendi luze eta biribila inguratzen du, ia bere osotasunean zereal, patata eta larre zelaiez estalia dagoena. Ostera modukoa da, mendi erraza da eta, bertan zaudearik beste dimentsio batetik Zaraitzu eta bertako nekazal eta abeltzain hustiaketa ikus dezakezu. Ibilbideak herrian sartzean dagoen San Martineko zubian du hasiera. Iratiko karretiletik metro batzuetan jarraitu ikuilu batera iritsi arte. Atzekaldetik harriztatutako bide batek mendi baxuan barneratuko gaitu.
ORONTZE – MONTERRIA – ARGILOAIN – SARTZE
PR®-NA 61 MONTERRIA
Gutxi gora beherako denbora: 4h. Luzera: 13,5 km. Desnibela: 490 m
PR ibilbide hau Atuzkarratz mendizerraren aldapa hegotarraren alderik mendebaldarrenean agertzen da, Zaraitzu ibaia eta Larraikoko regata banatuz. Bidea zelaiak eta pinu gorria dituen eremu mixtoan zehar burutzen da, pagadi-gune batzuk aurki daitezkeelarik, eta Larraize amildegian dagoen oihandar masa nabarmendu behar delarik.
Ibilbidea elizaren atzekaldean hasten da mehartutako regata batera paralelo igo arte, ferra bide batean dagoen orube bat inguratuz.
Seinaleztapena: Santa Cruz baselizaraino.
IGARIKO GAINETIK IZIZERA
PR®-NA 63 SESETA
Gutxi gora beherako denbora: 2,45 h. Luzera: 6,2 km. Desnibela: 310m.
Sesetako mendi multzoa. Makilkadalda, Berbeleta eta Oxe Zaraitzu eta Erronkariren arteko mugan daude, Atuzkarratzeko hegoaldeko loturek Las Coronas alturaino eta Illoneko oihaneraino altuera mantentzen duten leku batean.
Ibilbidea Igariko altuan hasten da. 7. km-ko mugarria baino lehen mendatearen gainaldeko bihurgunea igaro gabe, pinu gorriko basoan barneratzen zaituen bidea hartu, 5 minutu pasata xenda bihurtzen dena. Diagonalean eta baso mixtoaren artean altuera azkar irabaziko dugu
IBILBIDE LUZEAK
GR® 11: OTSAGABIA-IRATIKO ETXEAK
Etaparen distantzia: 16,3 km. Denbora tartea: 4 h.
Udalerriaren aldea goratu eliza parrokialera heldu arte. Atzekaldean dagoen goranzko harriztatutako bidea hartu, Muskilda mendia eratzen duen aldapetako batetatik aupatzen dena. Abodi mendizerra zeharkatzen da Koixtako pistara helduz, aurrerago Iratiko Etxeetara doan beste pista batekin bat egiten duena.
GR® 11: OTSAGABIA-IZABA
Etaparen distantzia: 23,75 km. Denbora tartea: 5,40 h.
Ia bide osoa udalerriaren iparrekialdean dagoen pista zabal eta zaindu batean zehar egingo da, zerrategi eta patata geltoki baten ondoan dagoena Anduña ibaiaren ezkerraldean, Zamengudaren mendebaldeko aldapa sigi-saga luze batekin jasotzen dena (1.100 m.) eta ondoren iparraldean Anduña eta hegoaldean Jabros ibaien dibiditzailetik jeitsiz
OTSAGABIATIK
- SL®-NA 67 Mirador de Goñiburu de 4,6 km. Y 110 metros de desnivel.
- SL®-NA 68 Altos de Abodi de 6 Km. y 200 metros de desnivel.
Hacia el km. 20, descendiendo, encontramos una pista forestal a mano derecha de la carretera. Es la pista de Koixta; es bastante llana, tiene unos 15 kms. y en su parte final se une con la estación de esquí de Abodi en Pikatua. Llegando al final de los 24 kms, terminada la carretera asfaltada, encontramos un aparcamiento donde poder dejar el coche, justo debajo de las ruinas de las Casas de Irati, donde antes vivieron los guardas y cerca de la ermita de la Virgen de las Nieves. Ahí tenemos un punto de Información y un servicio de guardas. Aquí disponemos de una serie de senderos locales de corto y largo recorrido parten de este punto (marcados en blanco y verde).
- SL®-NA 62 Senda del Río Urbeltza, 3.5 km, 80 metros de desnivel.
- SL®-NA 61 A Paseo de los Sentidos con panales informativos de especies arbóreas, 2 km, desnivel de 70 metros
- SL®-NA 63 A Sendero del Bosque de Zabaleta hacia el Embalse de Irabia, 8,2 km, 250 metros de desnivel.
- SL®-NA 69 Camino viejo a Koixta (5,5 Km, 300 metros de desnivel) para ir, y
- SL®-NA 60. Camino viejo a Casas de Irati (5,4 Km., 200 metros de desnivel), para volver.
- Cascadas del Cubo – 2 km El mapa de senderos señalizados se puede adquirir al precio de 2 € (válido tanto para el caceso desde Otsagabia como para el acceso desde Orbaitzeta). Además de éstos hay otros senderos como:
- Gr 11 Ochagavía- Hiriberri/ Villanueva de Aezkoa: Sale desde la iglesia de Ochagavía en dirección a la ermita de Muskilda y pasando por Abodi termina en la localidad de Hiriberri. Son 20,85 kms. Tiempo: 6,20 horas
- Orhi – Saliendo de la estación de esquí de fondo de Abodi, tomamos la carretera hacia Francia y en 2 km. encontraremos un túnel. Podemos dejar el coche ahí mismo o en el parking pasado el túnel y comenzar a subir por encima de éste hasta la cima. Tiempo: 1 h subida.
- Partiendo desde el Centro de ski de Abodi tenemos el SL®-NA 64 A. Cerrillar de 4,8 Km. y 160 metros de desnivel. Punto desde el cual podemos iniciar la ruta de los pastores salacencos, que nos llevaría hasta las Bardenas.
BESTE IBILBIDE BATZUK
GARTXOTEN IBILBIDEA Pdf
Ibilbide zirkularra. Luzera: 11’3 km. Desnibela; 485 m.
Ibilbide luzea eta polita, bordalde eta basoan barna, Artoleta ibar txikia inguratuz, eta Gartxoten kondaira gogoratzeko balio duena, Itzaltzu koblariarena. Pirinioa eta ibarra ikusteko panoramika onak ditu.
Ibilbide luzea eta desnibel handikoa da, ingurua ezagutzeko aproposa; beheko ibarra eta inguruko mendiak. Gizakien aztarnak anitzak dira, paisaian nabarmentzen den bezala: bordaldeak eta larreak baso txikiz inguratuta… soroak eta lur landuak gero eta gutxiago izanik, zenbait patatekin landuak badira ere. Aipatzekoak dira pagoa, haritza eta pinudi batzuk, ezpela ere ugaria da.
DESKRIPZIOA
Uztarrozeko errepidea hartuz, kilometro batera etxola baten ondoan hasiko dugu igoera, bide zahar batetik eta haritzen artean. Laster gerrarako aterpe batera gerturatuko gara, “nido de ametralladoras” deiturikoa. Basotik jarraituko dugu larreetara ailegatu arte, Krutxea izeneko lekura. Bertan aska bat dago. Mendebaldera zeharkatuko dugu mendia, basoan barna, eta erreka bat pasa ondoren, itzalik gabeko malda bat igoko dugu, Elkorretako haitzak ikusi arte. Errekara jaitsiko gara, ur-jauzi polit bat ikusteko, eta ehun bat metrotara Elkorretako leizea aurkituko dugu. Bertan izan omen zen Gartxot bere azken urtetan. Haitzen gainetik joan eta biderik gabe larreak zeharkatuko ditugu abelbidea eta lurrezko pista aurkitu arte. Soroetatik nabe bateraino jaitsi eta basoan sartuko gara berriz, haritzen artean. Lurrezko pista batera atera eta laster utziko dugu, haritzen arteko xenda batetik azken malda jaisteko.
JASULEKO IBILBIDEA (Ezkaroze) Pdf
Ibilbide zirkularra. Luzera: 5,4 km. Desnibela: 250 m.
Mendiko paseo zirkularra, Jasuleko basoko eta Xoxo amildegiko bazter ederretan igarotzen dena. Erabat seinaleztatuta dago, eta ez du zailtasunik.
ORKATUA UR-JAUZIA (Orontze) Pdf
Ibilbide zirkularra. Luzera: 6,7 km. Desnibela: 320 m.
Orontzeko herritik abiatzen den ibilbide familiarra, San Pedro baselizatik igaro eta Azurreko arroilatik gora, Orkatuako ur-jauzi zirraragarrira iritsi arte. Ikuspegi panoramikoak, Orkatuako ur-jauzia eta zonaldeko landarediak merezi dute ibilbide osoa egitea. Ur-jauzitik Orontzera itzuliz, Mendilerroko bide zaharretik..
ANDRASOROAKO ITZULIA (Orontze) Pdf
Ibilbide zirkularra. Luzera: 3,2 km. Desnibela: 60 m.
Andrasoroa Ezkaroze eta Orontz artean dagoen aisiarako gunea da. Lorategi botanikoa da, inguruko zuhaitz eta zuhaixka mota guztiak bertan ordezkatuta daudelarik.