Zaraitzuko Batzorde Nagusiak, Aezkoako Batzarreak eta Garaziko eta Zuberoako Herri Alkargoek batera kudeatzen dute Irati eskualdea. 2015etik 2020ra SASC IRATI 2015 EFA063/15 izeneko Interreg Poctefa proiektua burutu dute, ondoko bi helburuok dituena:
- Iratiko baliabide naturalak elkarrekin kudeatzen ikastea, hala nola baso-kudeaketa, artzaintza, baliabide mikologikoak, bisitarien fluxuen kudeaketa/antolaketa; eta pixkanaka baterako kudeaketan mugarriak eraikitzea, azken batean mugaz gaindiko gobernantzarantz jotzeko. Asmo hori indartzeko, eskualdeak egitura formalagoa lantzen ari dira, garapena jasangarria izan dadin.
- Lurraldea eta bere baliabideak batera nabarmentzea, baliabide horiekin lotutako kalitatezko produktu eta zerbitzu turistikoak sortuz eta hobetuz. Eskaintza horrek Iratiren estrategia ekoturistikoa du oinarri, gai osagarriak dituzten toki eta guneekin: baso-mikologia, artzaintza, hegaztien migrazioa, industria-ondarea, ingurumena eta natura-kirolak, polo osagarrietan antolatuta. Estrategiaren helburua da Iratik ikusgaitasun handiagoa izatea.
Europako Eskualdeak Garatzeko Funtsak SASCIRATI proiektuaren %65 finantzatzen du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020).
Finantzatzaileetako bat Nafarroako Gobernukoa da, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren bidez.
Proiektuaren izena: SASCIRATI2015 EFA063/15
Proiektuaren aurrekontua: 2.273.108 €
Proiektuko bazkideak: Xiberoko herri alkargoa (talde-burua), Garaziko herri alkargoa, Zaraitzuko Batzorde Nagusia eta Aezkoako Batzarrea.
Informazio gehiago: www.irati.org