Iratiko Oihana

Erabilera eta naturguneak

Iratiko Oihana edo basoa lur-eremu zabala da (17.195 Ha), eta haren zatirik handiena Aezkoa eta Zaraitzu ibarretakoa da. Europako izeidi-pagadirik handienetako bat da, oso ongi kontserbatutakoa.

Iratiko Oihana

Irati mendiz inguraturiko arroa da: Ori (2.021 m.), Abodi (1.537 m.)… Era berean lur malkartsua da, errekasto eta ibai askok zeharkatzen dutena, Urbeltza eta Urtxuria aipagarrienak izanik. Nafarroako Ipar-Ekaildean dago. Irabiako urtegi txikia basoaren erdian beira irla bat bezala agertzen da. Txangolariek bere ingurubidearen bederatzi kilometroak oinez edo bizikletaz inguratzeko gozamena ezagutzen dute. Irabia inguruan, gainera, edertasun handiko hamaika bidexka aurki daitezke. Basoaren balio handiko gauzetariko bat, haren kontserbazio maila da. Irati ibaiaren goi partean, basaoren ustiapena oso inportantea da, beti era kontrolatuan egin dena. Hori dela-eta, badira paraje batzuk ia-ia aldaketarik ezagutu ez dutenak mendeetan zehar. Pirinioetako eskualde honek duen euri-tasa dela medio, eragin zuzena du paisaiaren osaeran. Hala, errekak eta uharrak nonnahi agertzen dira. Hauen artean aipatzekoak dira Urbeltza eta Urtxuria, Elurretako Amabirjinaren parean Irati ibaia sortzen dutenak. Oihana utzitakoan Irati ibaiak harizti paregabeak eskaintzen ditu: Tristuibartea edo Ariztibarrena eta Ariztokia, penintsulako albar hariztirik hoberena. Iratiren barnealdea konplexua da, basoen sakonuneetan eta zonalde garaietako zelai argitsuetan galdutako toki aunitz dituelarik, animalia basatien aterpe eta habitat direnak. Hauen artean handienetarikoak oreinak, orkatzak eta basurdeak dira. Beste aipagarri batzuk basakatuak, azkonarrak, ipurtatsak, erbinudeak, axeriak etab. dira. Pagadi-izeidiko espezie berezienetako bat maltarena, haragijale bizkor eta ixilarena, da. Hala ere, ugaztunik ugarienak predadoreek jaten dituzten tamaina txikikoak dira: satortxo gorriak, satitsuak, muxar grisak, xaguak, etab.; zuhaitzen kopak urtxintzaz beterik daude. Hegaztien artean dorsiblanko mokoa da aipatzekoa, basoan hoberen kontsarbatzen diren zonaldeetan bizi dena. Errekastoen ur hotzetan amuarrain ugari daude eta espezie berezi bezala Pirinioetako demasia, ugaztun txiki eta iheskorra. Udazkenean oreinen araldia, marrualdia, oso tipikoa da, eta haien orroak basoaren bazter guztietan entzuten dira. Ohar garrantzitsua: neguan Iratiko sarbideak itxita egon ohi dira, elurra tarteko. Komenigarria da errepideen egoeraz galdetzea etxetik atera baino lehen. Irati oinez ezagutzeko lekua da. Horretarako xenda eta ibilbide anitz ditu, markatuak zein markatu gabeak. Informazio gehiagorako: www.irati.org

Historia eta erabilerak

Etorri Zaraitzura

Naturguneak

Iratiren handitasunean badira hainbat naturgune aipatzeko modukoak:

  • Iratiko Etxeak
    Erregearen Etxeak izenez ezagutuak, Elurretako Ama Birjinaren baselizatik 100 m-tara aurki ditzakeku. Duela urte batzuk Iratiko Basoko goardaren etxebizitza ziren. Egun utzita daude.
  • Itsuosoin
    Elurretako Ama Birjinaren baselizatik 500 m-tara dauden urjauziei horrela deitzen zaie. Urbeltza ibaiko uren jeitsiera gogorrak turistentzako erakargarria den ingurua eratzen du.
  • Irabiako Urtegia
    Frantziako mugatuk hurbil kokatua, Iratiko bihotzean Orbaitzeta (Aezkoa) eta Otsagabia (Zaraitzu) dermioetan. Urtegiak Irati ibaiaren burukoa erregulatzen du Egurgio, Kontrasario, Urbeltza eta Urtxuria errekastoetan ura bilduz. Eraiki zenetik hainbatetan hazi da. Egun 44 m-ko altuera eta 158 m-ko koroapen luzera ditu. Hemengo urak urtegiaren oinean dagoen zentral baten eta Betolegin dagoen beste baten bidez probetxamendu hidroelektrikorako erabiltzen dira. Betolegikoa Irabiako urtegitik urtegiak daukan izan bereko ubidetik iristen den urak hornitzen du.
  • Elurretako Ama Birjinaren baseliza
    Otsagabiarako sarreran Abodi mendizerra zeharkatzen duen eta Elurretako Ama Birjinaren baselizara joateko bidean dagoen aparkaleku batera heltzen den errepidea dago.Baseliza zuhaitzik ez dagoen lekuan altxatutako eraikin modernoa da (1954), Europako azalera handienetariko baten bihotzean dagoena.
  • Eski pistak
    Irati-Abodi Mendi Gunea, aduana zaharraren orubean kokatua (Pikatua), eraikin moderno eta funtzionala da, ipar eskiko materiala, elur-erraketak eta BTT bizikletak alokatzen dituena.
    Mendi Gunea urte osoan zabalik dago, eta bertatik abiaturik ibilaldiak egin daitezke eta naturarekiko ukipenaz gozatu. Udaberrian, udan eta udazkenean Iratiko oihaneko zenbait txoko ezagut daitezke, bai eta Orhi mendia eta Pirinioetako beste gailur batzuk ere.
    Irati-Abodi Mendi Gunea Iratiko oihaneko naturguneetan barneratzeko sarbideetako bat da, Iratiko etxeekin eta Erremendia lekune naturalarekin batera.
  • Orhiko gaina
    Pirinioetako lehenengo bi milakoa. Larrau Mendatearen gainaldeko aparkalekutik (1.560 m.) behin tunela igarota, besteekin bateratzen xenda bat dago hasiera puntu askotatik egiten delako, tunelera iritsi baino lehenagoko bihurgunetik esate baterako. Guztiak kordaleko bizkarrean amaitzen dira desnibel handia dagoelako, xendak mendia bere landaretza dela eta modu suabeenez ahultzen duenean.
  • Ibilbide markatuak
    Herri bidexkak alde batera utzita, Irati zeharkatzen duten ibilbide luzeko bidezidor ugari daude: Xenda Pirinaikoa (GR-11) eta Euskal Herriko Xenda (GR-12). Etapa desberdinetan burutzen diren bide luzeak dira. Ibilbide markatuen gaineko informazio gehiago ondoko leku hauetan: • Elurretako Amabirjinean • Arrazolan (Orbaitzeta)

Etorri Zaraitzura