Otsagabia

Iparraldean Irati mendiarekin, ekialdean Itzaltzu eta Itzaltzu-Otsagabiako “facería”ren lurrekin, hegoaldean Ezkarozerekin eta mendebaldean Jaurrietarekin muga egiten du. Udalerria Idaibea baserriak eta Otsagabiako hiriak osatzen dute. Ezaugarri atlantiko-montanoak dituen udalerri honetan, non egutera eta elutsaren artean eta ibaxaren hondoaren eta mendi tontorren artean kontrast termoplubiometrikoak ematen diren, bioklimatikoki hegoaldeko zatirik baxuena soilik kalifikatu daiteke submediterraneo bezala. Batazbesteko tenperatura 6º-10º da, eta prezipitazioen maila 1200 eta 1600 mm. artean dago. Landaretza nagusia atlantiar-montanoa da. 8900 Ha. pagadi daude, gehienbat Abodi mendizerraren inguruan kokatuak. Haritzak 47 Ha. hartzen ditu, eta lerrak 545. Gainontzeko oiharmasa Japoniar laritzekin, Austriako “laricio”ekin eta izei-narro txikiekin oihaneztatutako 180,4 Ha.ekin osatzen da.

Ekonomia

Populazio aktiboaren %25,55ak lehen sektorean egiten du lan, gehienbat ereintzarako patata landuz. Aipatzekoa da senitarteko zuhainaren lantzea. Abeltzantzak, nahiz eta oraindik ere eduki, garrantzia gehiago izan zuen igarotako garaietan. 1972an artabereak 10.850 abelburu zituen. Herriko klimak aziendaren aldizkako lekuz aldatzea Erriberako bazketarantz derrigortu zuen. Gaur egun, negu zein udako herri turismoak gorakada handia izaten ari da hiri honetan. Hirugarren sektorea da garrantzitsuena, populazioaren %52,5a hartuz.

Historia

Bere lurretan Abodiren zati dolmenikoa aurkitzen da. XI mendean “Osxagavia” eta “Oxssagavia” bezala agertzen da. Otsagabia beti ibaxeko hiririk populatuena izateak bilakatu zuen hiriburu antzekoa. XIV mendean hiru Quiñoiak jaiotzean, Otsagabiak hirugarrena osatu zuen. Batzarrean, herrien ordezkarien proportzionaltasunean, garrantzia demografiko eta ekonomikoa ikus daiteke. Konbenzio gudaren ondorio zuzenak jaso zituen XVIII mendearen amaieran. Frantziarrek 182 etxe eta 52 etxola suntsitu zituzten. Independenziaren gudan, eskala ttikiagoan, hondapena errepikatu egin zen. XIX mendearen erdia baino lehen hiria berreraikia zegoen.

Artea

XII mendearen amaieran eraikitako Muskildako Ama Birjinaren Basilika. Birjin gotikoaren irudia, bizkarralderik gabeko aulkian eseria. Hiriarenak dira Muskildaren lur eta eraikinak.
San Juan Ebangelistaren parrokiar eliza: elementu arkitektoniko heterogeneoak. XVI mendeko hiru erretaula daude, Juan de Villarreal, Juan de Lasaga eta Juan de Anchietako lanekin. San Juan Ebangelistaren erretaula nagusia. Nafarroako Berpizkundeko eskulturaren artean nagusienetako bat da. Hiru kale eta lau kalexkaz osatua dago, non erliebe eta konkor eskulturen bidez lan konplexu eta zabala garatzen den. Estilistikoki bi korronte desberdin agertzen dira, bata platereskoaren expresionismoa, desagertzear zegoena, eta bestea romanista, iradokimen migelangeleskokoa, nagusitzen zihoana. Otsagabiako erretaula hau transizio garai honetako errepresentatiboa da.
Hondar megalitikoak: Abodi mendizerran Otsagabiari dagokion dermioan: Arrizabala I eta II dolmenak. Bortubizkarrako dolmena. Gaztambideako dolmena. Landabizkarrako dolmena. Idorrokia I, II eta III dolmenak.

Jai eta erromeriak

PATRON JAIAK: Irailaren 7tik 11ra.
SAN JUAN EBANGELISTA: Abenduaren 27an.
ERROMERIAK:
Muskildara:
San Jorge: Apirilaren 23ko hurrengo igandean.
Santa Cruz: Maiatzaren 3ko hurrengo igandean.
Santa Ana: Uztailaren 26an. Amabirjinaren eguna: Abuztuaren 15ean.
Amabirjinaren eguna: Irailaren 8an.
Muskildako Birjina: Irailaren 17ko inguruko igandean.
Santa Lucía: Abenduaren 13an.

Elurretako Amabirjinaren baselizara:
Abuztuko lehen igandean.

Zerbitzuak

Ostatuak, bizitegi turistikoak, kanpalekua, nekazal etxeak, jatetxeak, tabernak, eski zentruak, autobus zerbitzua, garraioak, posta eta telegrafoak, dendak, zerbitzu dendak, botika, lantegi mekanikaria, osasun etxea, ileapaindegia, aurrezki kutxak eta bankuak, frontoi estalia, ibai-piszina , turismo bulegoa, Naturaren Interpretazio Zentroa.

Etorri Zaraitzura