Iparraldean Ezkarozeko dermioarekin, ekialdean Bidankozerekin, hegoaldean Espartzarekin eta mendebaldean Eaurtarekin muga egiten du. Zati baxuetan klima submediterraniarra eta altu eta iparrera begira daudenetan subatlantiarra du. 7º-9ºko urteko batazbesteko tenperatura.
Ekonomia
Bere ekonomiaren zutabeak lehen sektorea eta zerbitzuak dira. Lan lurretan nagusiki patata lantzen da. Artabereak eta oihandar probetxamendua bestelako ekintza ekonomiko nagusiak dira.
Historia
Ibaxaren barnekaldean, Erdi Aroko mendeetan Atabeako Quiñoiaren parte izatera heldu zen. 1.846an Ibaxa zatikatu zen eta Orontzek udaletxe bereizi bat osatu zuen. Mendearen hasieran, Orontzeko biztanle askok Amerikara jo zuten. Geroago, industrializazioaren hasierarekin, Iruñeak oraindik ere gehiago txikitu zuen udalerriko populazioa.
Artea
San Cosme eta San Damianaren parrokiar eliza. XIII mendea. Juan de Etxenagusiak 1.616an landutako erretaula nagusia nabarmentzen da.
Jai eta erromeriak
PATRON JAIAK: ekainaren hirugarren igandean.
PATRONAK: Done Kosme eta Damian, irailaren 27n. Done Gregorio, martxoaren 12n.
Zerbitzuak
Gasolindegia, ostatua, aterpea, taberna-jatetxea, autobus zerbitzua.