Izize

Iparraldean Igari eta Gorzarekin, hegoaldean Uskartzerekin, ekialdean Bidankozerekin eta mendebaldean Galozerekin muga egiten du.

Ekonomia

Bigarren eta hirugarren sektorea ekintza ekonomiko garrantzitsuenak izanik, lehen sektorean %11k besterik ez du lan egiten. 1.999az geroztik Ibaxaren industria osotara jorratzen duen poligono industrial bat dago bertan: zuraren torneatua, etxe aurrefabrikatuak, egurrarentzako zerrategia, hargintza, osagai elektronikoak eta zerbitzu zentrua.

Historia

1.845eko erreformekin, Ibaxa unitate administratibo bezala banatu ondoren, Izize Galozeko udaletxeari batu zitzaion.

Artea

San Cosme eta San Damianen eliza parrokiala. Uskartzeko tenpluaren antzerakoa. Hegoaldean itsatsirik dagoen eraikinean, baseliza batean jatorria duten ohol margotuak. Romanista den erretaula nagusia, geroagoko erdiko kalea duena. Hiru pisuko sagrario ikusgarria.
San Servando (hilerria), San Pelaio eta San Juan eta Pabloen baseliza desagertuak, baratzetara doan bidean.

Jai eta erromeriak

PATRON JAIAK: irailaren 27an
ERROMERIAK:
Arburua Ama Birjinara Galoze, Itzalle, Izize, Uskartze, Igari eta Ustaizeko herrietako anaideekin batera ekainaren lehenengo igandean. “7 gurutzetako erromeria” deitua.

Zerbitzuak

Frontoia, osasun-etxea

Etorri Zaraitzura