Iparraldean Zaraitzuko Ibaxeko herri lurrekin, ekialde eta hegoaldean Itzaltzu-Otsagabiako “facería”rekin eta mendebaldean izen bereko udalerriarekin muga egiten du.
Klima atlantiar-montanoa da nagusi. Prezipitazio altuak (1400-1600 mm). 8º-10ºko urteko tenperatura.
Zuhaizti garrantzitsuenak pagadiak, hariztiak eta ler pinudiak dira. Itzaltzu-Otsagabiako “facería” udal hauen artean kokaturiko lurrak dira, jatorri zahar eta bilakaera konplexukoak. Historikoki batzuetan indarrean eta besteetan kongozanteen artean disolbatu eta banatuta agertzen da (1743ko Gorteen Legea). Geografikoki bere hedapenean aldatu ohi da, behinola gaur egungoa baino %10 txikiagoa izatera heldu arte. 1417,46 Ha-ko zabalera du (horietako %77,39 Otsagabiako herri dermioari dagokio eta beste %22,61 Itzaltzukoari), pagoz osaturiko oihanak eta zelaiak dira nagusi, bigarren maila batean lan-lurrak utziz.
Ekonomia
Populazioaren %16,67ak lehen sektorean dihardu. %27,78ak bigarren sektorean egiten du lan eta azkenik, hirugarren sektorea %55,55ak betetzen du. Gehienbat pinudiek osatzen dute oihandar azalera, urtero 500etik 700 metro kubikoko egur erauzketak eginik.
Artea
XVI mendeko San Salvador parrokia. San José baseliza (IX mendetik dokumentatua dagoen Erdi Aroko monastegi batekin identifikatua).
Jai eta erromeriak
PATRON JAIAK: Ekainaren azken asteburuan.
ERROMERIAK: San Cristóbal egunean, uztailaren 10eko hurrengo igandean, Muskildara.
Mitologia
Itzaltzuk, gainontzeko herriek ez bezala, historia biltzen du bere ohitura mitologikoetan, inork segurtasunez benetako egitatean oinarriturik dagoen ez dakiena, herriko bi bizilagunena (aita eta semea), Gartxot eta Mikelot, zuten kanturako gaitasuna zela eta ondokoengandik desberdintzen zirenak.
Zerbitzuak
Frontoia, nekazal-etxeak, ostatua, jatetxea