Iratira sartzeko protokoloa 2023

Iratira sartzeko protokoloa 2023

Aezkoa eta Zaraitzu ibarretako Batzorde Nagusiek elkarrekin kudeatzen dugu Iratiko oihana. Jakitun garenez udazkenean, eta bereziki egun jakin batzuetan, gune horretara jende asko etortzen dela, elkarlanean ari gara, bisitaldiak antolatzeko neurriak martxan jartzeko.

Aurten ere, lurraldeko hainbat eragilerekin adostutako funtzionamendu protokolo bat ezarri da, Irati bisitatzen dutenak modu ordenatuan sar daitezen eta bisita modu egokian egin ahal izan dezaten, inguruneari kalterik eragin gabe eta bisitariarentzako koordinazio- eta segurtasun- irudia emanez.

Protokolo hori, aurreko urteetan bezala, lankidetzarekin prestatu da, Aezkoa eta Zaraitzuko batzordeen eta haien zaintza-taldeen, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren, Otsagabiako Turismo Bulegoa, Nafarroako Foruzaingoaren eta elkarte turistikoen (Iratialdea eta Irati Orrega)artean. 

Protokoloa, urriko zubian (urriaren 12an, 13ean eta 14an), urriaren 21an eta 28an, larunbatetan, eta azarozren 4ean, honako puntu hauetan jarriko da martxan:

  • Otsagabiatik Iratiko Etxeetarako tartean (NA-2012 errepidea)
  • Orbaizetatik Irabiako urtegirakoan (NA-2030 errepidea).

Sarbide bakoitzean barnealdeko aparkalekuen edukieraren arabera sar daitekeen ibilgailu kopurua zenbatuko da. Aparkaleku horien edukiera osoa betetzen denean, sarbidea moztuko da beharrezko denboran, eta aparkatzeko lekua egiten den heinean irekiko da berriro. Kontrolatze eta ixte lana Foruzaingoaren, Zaindarien eta turismo-informazioko hainbat zerbitzuren artean koordinatuta egonen da.

Gogoan izan 18:00etatik aurrera itxiko direla sarbideak, Iratira sartu nahi duten ibilgailuak eta irteerako ibilgailuen trafiko arina gurutzatu ez daitezen.

Sarbideen egoerari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, deitu:

  • Otsagabiako Turismo Bulegoa: Tel.: 948 890 641
  • Aribeko Turismo Bulegoa: Tel.: 948 764 376
  • Orreagako Turismo Bulegoa: Tel.: 948 760 301

Aezkoa eta Zaraitzuko ibarretatik azpimarratu nahi dugu Iratiko oihanaren inguruan bisitariek badituztela naturgune ugari, oso leku aproposak, basoetako ikuspegi panoramikoez eta ibilaldiez gozatzeko, udazkeneko koloreak ikusteko eta gure herrietako txokoak ezagutzeko.

Horien artean, besteak beste, honako hauek nabarmendu nahi ditugu:

  • Iratira Pikatuan barna sartzea, Irati- Abodiko Mendi Gunea: NA2011 errepideko 7 Km-n dago, eta Iratiko Etxeetako aparkalekuaren ordezko ezin hobea da. Aparkaleku handi bat, jatetxea eta azkaltokiak daude bertan. Basoan barna ibiltzea dago, Zerrillar-eko Ibilbidea SL64 A edo GRT-10, besteak beste. Azken ibilbide horri jarraituta Abodi mendira joan daiteke (bertan Iratiko pagadiaren gaineko ikuspegi ederrak daude) edo Ori mendira (Pirinioetako 2.000 m-tik goitiko lehen mendia).
  • Iratira sartzea Orbaizetatik Azpegiko lepora joaten den bidean barna: toki ibilbideak egin daitezke, Mendilatz SLNA 58B, Ursario SLNA57B, besteak beste; Urkulu mendira igo edo Azpegiko Megalitoen Multzoa ikusi ere.
  • Zaraitzuko herrietako toki ibilbideak. Bide zaharrak dira, eta herrien ondoko baseliza, borda edo basoetara eramaten gaituzte. Jasuleko Ur- jauziko Ibilbidea (Ezkarozen), Orkatuako Ur-jauzia (Orontzen), Gartxoten ibilbidea (Itzaltzun), Irati eta Muskildako Bide zaharra (Otsagabian), besteak beste.
  • Aezkoa bailarako ibilbideak, hainbat herritan: Abaurregaina (San Migel), Abaurrepea (Asketaldea), Hiriberri, etab. Nola ez www.iratiaritza.com sarekoak. (Aribe, Garaioa, Garralda, Olaldea, etab.
  • Artzibarreko ibilbideak: https://www.valledearce.com/geografianaturaleza/tracks-de-rutas-por-el-valle/

Gainera, berriki, oinez nahiz bizikletaz egin daitezkeen ibilbideak eskaintzen dituen App a berritu da. Aplikazioa SASC IRATI osatzen duten mugaz bi aldeetako lau lurraldeetako lankidetza proiektuaren ondorioa da: Aezkoa, Zaraitzu, Garazi eta Zuberoa. Informazio gehiago, www.irati.org

Cederna Garalurrek Energia Aholkularitzako Bulegoa jarri du martxan

Cederna Garalurrek Energia Aholkularitzako Bulegoa jarri du martxan

  • Partikularrentzat eta negozio txikientzat da zerbitzua, elkarteak toki-entitateei eskaintzen dien energia-zerbitzuaren osagarri.
  • Bulegoa “Landa-iraunkortasuna 2: klima-erronkari aurre eginez” lankidetza-proiektuaren barruan dago. Nafarroako Gobernuak eta EBk finantzatzen dute proiektu hori, Landa Garapeneko Programaren bidez (2014/2020).

Argiaren eta gasaren kontratuei buruz informatzea, kontsumo-ereduei buruzko diagnostiko pertsonalizatuak egitea eta dirua eta energia aurrezteko neurriak proposatzea. Horiexek dira Cederna Garalur elkarteko energia-aholkularitzako bulego berriaren helburuak, bereziki Nafarroako Mendialdeko partikularrentzat eta enpresa txikientzat.

Gainera, elkarteak dibulgazio-hitzaldiak antolatzeko asmoa du, autokontsumo partekatuko instalazioei edo energia-komunitateen ezaugarriei buruzkoa, independentzia energetikoa sustatzea helburu.

Interesa dutenek 697655664 telefonora deitu edo infoenergia@cederna.es helbidera idatz dezakete.

Bulego berri hau elkarteak batez ere udalei eta kontzejuei eskaintzen dizkien energia-aholkularitzako zerbitzuen osagarri da. Orain, Klimaren aldeko Alkateen Itunera atxikitako toki-entitateek etekina aterako diote Cederna Garalurren akonpainamenduari, itunetan jasotako ekintza-planen jarraipena, lehentasuna eta egutegia ezartzeari begira.

Ekintza horiek “Landa-iraunkortasuna 2: klima-erronkari aurre eginez” lankidetza-proiektuaren barruan sartzen dira. Proiektu horretan, Cederna Garalurrez gain, Estellerriko TEDER partzuergoak, Nafarroako Erriberako EDER partzuergoak eta Erdialdeko Partzuergoak ere parte hartzen dute.

“Landa-iraunkortasuna 2: klima-erronkari aurre eginez” lankidetza-proiektua Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasuneko FEADER funtsek finantzatzen dute, Landa Garapeneko Programaren barruan (2014-2020).

Informazio gehiago:

Lorea Jamar. Proiektuen teknikaria. Tel: 639900318. Helbide elektronikoa: ljamar@cederna.es
Haizea Meoki. Energia-zerbitzuaren teknikaria. Tel: 697655664. Helbide elektronikoa: infoenergia@cederna.es

Zaraitzu Ibarrak “Resta y gana” kanpainan parte hartu du, hondakinak murrizteko asmoz

Zaraitzu Ibarrak “Resta y gana” kanpainan parte hartu du, hondakinak murrizteko asmoz

Eska-Zaraitzu Mankomunitateak “Resta y gana” kanpainan parte hartzen du. Kanpaina horretan 183 herri lehiatzen dira “errefus” gutxien biltzen dutenak 2 hilabeteren buruan izateagatik.

“Errefusa txapelketa” maiatzaren 2tik ekainaren 2ra bitartean garatzen ari da, eta edukiontziak hobeto erabiltzea du helburu, hondakin gehiago edukiontzi urdin, hori eta marroietan eta gutxiago edukiontzi berdeetan uzteko.

Hondakin gutxien biltzen duen ibilbideak, bizilagunen kopuruaren arabera, saria jasoko du. 2.500 euroko baxera berrerabilgarria, ibilbideko herriek erabakitzen duten ekitaldi baterako edo gehiagotarako.

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoak sustatu dute kanpaina, eta Nafarroako 183 herrik parte hartu dute.

KORRIKAk Zaraitzu zeharkatu zuen

Hiru urte eta pandemia baten ondoren, Korrikak berriro Zaraitzu zeharkatu zuen apirilaren 4an. Martxoan, Korrika Kulturala ospatu zen Ibarreko Batzarraren laguntzarekin. Hilabetean zehar, musika, tailerrak, Uhinak dokumentalaren proiekzioa, bizikleta-martxa, aperitiboak eta afariak egin ziren Korrikaren giroan sartzeko.

Euskararen aldeko lasterketa igande goizean iritsi zen, aurreko egunetan elurrez estalitako zelaien artean. Erronkariko ibarretik Latzako mendatetik heldu eta Itzaltzu, Otsagabia, Ezkaroze eta Eartua zeharkatu zituen, Abaurrerantz jarraitzeko. Adin guztietako herritar ugarik egin zuten bat lasterketarekin. Aurten, HITZEKIN» da hautatutako leloa, AEKren esanetan, «euskara HITZetik EKINtzetara eramateko unea delako».

Erremendiari buruzko informazio-bilera

Azaroaren 26an (ostirala), 19:00etan, bilera egingo da Erremendian abian jarritako proiektuen berri emateko. Informazio bilera Ezkarozen eginen da, Zaraitzuko Batzar Nagusiaren egoitzan.  

2021ean, Zaraitzuko Ibaxaren Batzorde Orokorraren eta Nafarroako Gobernuren arteko hitzarmena egin zen, Erremendiko finka biziberritzeko proiektua idazteko.

Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoetarako Zuzendaritza Nagusiak 433.966,29 euroko dirulaguntza eman zuen, Nafarroa Suspertu planaren barnean, Pirinioetan inbertitzeko, “Erremendia, garapen-proiektua” izenekorako. Hiru urteetarako inbertsioak hartzen ditu barne. 2021eko urrian, Erremendiko finkako eraikin nagusiaren, pataten biltegiaren eta Ingeniariaren Etxearen zerbitzu nagusietako eta estalkiak eta fatxadak birgaitzeko lanak esleitu ziren.