Arroilak

Azpurz, Arbaiun, Irunberri

Zaraitzuko Hegoaldera, Pirinioetako paisaiarik ikusgarrienetako bat agertzen da: arroilak. Denboraren poderioz ibaiek kareharrietan zulatutako zintzur sakonak dira, eta horma bertikalak ibaia milioka urtean zehar hondorago sakonduz zihoan heinean zizelkatutakoak dira.

Arroiletan mikroklima berezia ematen da, bertara sartzen oso zaila delarik. Honen ondorioz haren balio ekologikoa oso handia da, eta hezetasuna, itzala eta haize-lasterrak direla-eta bertan bizi den fauna eta floraren aniztasuna aipagarria da.

Zaraitzutik hurbilen dagoen arroila Aspurzkoa da, baina era berean aipatzeko modukoak dira ere Arbaiun eta Irunberrikoak.

Irunberriko Arroilen Interpretazio Zentroa bisitatzea gomendatzen da.

Argazkiak: Nafarroako Gobernuko Turismo bulegoaren artxibategia.

Etorri Zaraitzura