Zaraitzuko Ibaxa | Kokapena eta sarbideak
Kokapena eta sarbideak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Kokapena

Zaraitzuko Ibaxa Iparraldetik hegoaldera kokaturik dagoen ibax pirenaikoa da. Bertatik izen bereko ibaia igarotzen da, baita Iratikoa ere iparraldeko aldean. Iparraldean Frantziarekin, ekialdean Erronkariko Ibaxarekin, mendebaldean Aezkoarekin eta hegoaldean Nabaskozeko Almiradioarekin muga egiten du. 32.642 Ha.ko azalera du, Iratiko herri-mendiak (6.520 Ha.), Abodi (1.210 Ha.), Pikatua eta Andrilla (1.610 Ha.), Remendia (1.427 Ha.), Zenozerisluzeseko zelaia (3.696 m./2), Zabaleta (1.283 hA.) eta Andresoroa (24.907 m2) barne daudelarik.

 

Sarbideak

Iruñetik:

N-121etik, NOAINen N-240tik desbideratzea IRUNBERRIko bidegurutzeraino, NA-150 hartu eta hemendik NA-178tik NABASKOZE igaroz Zaraitzuko Ibaxeraino.
N-135 hartu NA-140arekin duen bidegurutzeraino, ARIBEtik (AEZKOAKO IBAXA) joan eta hemendik Jaurrietatik sartuz Zaraitzuko Ibaxeraino.

Erronkariko ibaxetik:

IZABAtik abiatuz NA-140etik ITZALTZUtik sartuz Zaraitzuko Ibaxeraino.
BURGI eta BIDANKOZETIK abiatuz NA-2130etik IGARItik sartuz Zaraitzuko Ibaxeraino.


Iparraldetik:

LARRAU abiapuntutzat hartuz F-26 nazioartekotik ORIko tunela zeharkatuz NA-2011tik NA-140arekin duen loturaraino Zaraitzuko Ibaxaren bidea hartuz ITZALTZUtik sartuta.
DONIBANE GARAZItik abiatuz F-933 nazioartekotik LUZAIDEraino eta hemendik N-133tik N-140arekin duen bidegurutzeraino ARIBErako bidea hartuz eta JAURRIETAtik sartuz Zaraitzuko Ibaxeraino.