Zaraitzuko Ibaxa | Baliabide ekonomikoak
Baliabide ekonomikoak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zaraitzuko baliabide ekonomikoak aldatu egin dira denboraren poderioz. Abeltzantzaz eta nekazaritzaz bizitzetik, ekonomiaren aniztasunea igaro da. Gaur egun turismoa gero eta indar handiagoa hartzen ari da ibaxaren ekonomian..

 

Nekazaritza

Oihanak: azaleraren %34,2

Zelai eta sastrakak: azaleraren %55,4

Lan lurrak (zuhainak, zerealak, patatak): azaleraren %9,2

Bere ekonomia Abodi mendizerraren iparraldean eta hegoaldean dauden udako zelaiak aprobetxatzen dituzten abeltzainek eta Bardeetara lekuz aldatzea egiteko duten eskubideak osatzen dute.

Zaraitzuko lanbideak hiru oinarrizko ardatzetan aurkitzen da, bertako baliabide naturalekin erlazionatuak daudenak, nekazal-abeltzantzarena, oihandarrarena eta turistikoa. Ekintzarik garrantzitsuena abeltzantza da, artabereekin, betabereekin eta zaldiekin erlazionatua dagoena, Zonalde honetan ereintzako patata de lantzerik garrantzitsuena.

 

Abeltzantza

Ganadería

Zaraitzuren historian ekintzarik garrantzitsuenetariko bat abeltzantza izan da. Horregatik zelaiek eta hauen mugek, lekuz aldatzea erraztu duten bideek garrantzia asko izan dute.Zaraitzuren historian tradiziorik handiena izan duen diru sarrera ganadua izan da. Hori dela eta zelaiak eta hauen mugak esaterako, edota aintzinatik gaur egunerarte zaraitzuarrei beren azienda Bardeetan, Kastejonen, Figarolen, Fontellasen edo Ribaforadan zeuden neguko zelaietatik Idarroki, Ori edo Abodiko portuetan zeuden udako zelaietaraino eramatea permititu duten abereen bideak kontutan hartzekoak dira. 
Gaur egun abeltzantzaren zatirik handiena artaldeek osatzen dute, Quiñoien arabera zatituta dauden 25.789 abelburu daudelarik: Atabea, 3.803, Errartea, 8.746 eta Otsagabia, 13.240. Abeltzain zaraitzuarrak Zaraitzuko Unibertsitateak dituen lurretan edo Zaraitzuko Ibaxa kongozantea denetan sar daitezke bertan dauden zerbitzuak erabiltzen ahal dituztelarik, Bardeetan gertatzen den legez.

 

Abelbideak

Zaraitzuko artzainek gehien erabili dituzten bideak hauexek izan dira:a) Erronkaritarren etxola, Nafarroa ekialdeko mugatik hegoaldetik iparraldera korritzen duena.b) Murillo el Fruto-tik zaraitzurako Abelbide erreala, Arkaitz Mendia izanik punturik ezagunena. Irunberritik artzainek erabiltzen dituzten bi bide daude: bata Remendietako zelaietara iristeko eta bestea, Ezkarozen sartzeko Ibiltzietatik igarotzen dena, non aztarna guztiak galtzen baitira..


Industria

Industria maderera

Gehienbat oihanaren probetxamenduarekin lotuta dago, eraikuntza zaraitzuarren ekintza ekonomiko garrantzitsua izanik.Gaur egun Ibaxak Izizen kokatutako Industri Poligonoa du. Bertan hargintza, egur eta teknologia berrien entrepresak jarri dira. Poligono baten eraikuntzak Ibaxan perspektiba ekonomiko berriak dakartza, eta etorkizuna zonaldearen hobekuntza industrialera irekitzen du.

 

Turismoa

Turismo

Azken urteetan indarra irabazi duen sektore ekonomikoa da turismoarena, eta konkretuki, zerbitzuena. Nekazal Etxeak jartzeak, kanpalekuak, ostatuak eta jatetxeak eraikitzeak, talde dinamizatzaile kirol-turistikoak agertzeak eta iparreko eskirako xenda eta zirkuitoak egiteak beste batzuen artean lan eskaintza ugaritu du, ibaxeko ekintza ekonomikoan parte hartzen duena. Iraupen turistiko soilak mendiko ekonomia tradizionalean zerikusia izan du mendiko lasaitasunean aisialdi aktiboa bilatzen dutelako. Mugimendu berri honek dendak, artisautza eta zerbitzuak, zeintzuk lehen sektoreko produkzioei aukera ematen dioten, bultzatzen ditu.

 

Ehiza eta arrantza

Pesca

Zaraitzuko Ibaxean dauden ibaietan egiten den arrantza Nafarroako Gobernuaren Ingurugiro Departamentuak urtero finkatzen duen Debekuen Orden Orokorrak erregulatua dago, bi zonalde bereizten dituelarik: heriotzarekin eta heriotza barikEhiza, aurretik Nafarroako Gobernuak baimendua, Zaraitzuko aginpideek edo Ibaxaren Batzordeak egindako amoremate administratiboen bidez ustiatuta da.

 

Zaraitzuko Ibaxan dagoen ehiza honakoa da:
a) Ehiza txikia: eperra, usoa, oilagorra eta axeria. Erbia baimen bereziz ehizatzen da duen populazio eskasia dela eta. b) Ehiza nagusia: basurdea, oreina eta orkatza.Arrantzari dagokionez Anduña, Zatoya, Urtxuria, Irati, Zaraitzu eta Ibarrondoa ibaietan bokeroiak, madrillak, zarboak eta nohizbehinka amuarrainak aurki daitezke. Gau egun Zaraitzu amuarrain zonaldeen artean dago eta Irati eta Zaraitzu bere ibaien urak "amuarrainek habitatutako urak" legez deklaratu ziren, denboraldi bakoitzeko kotoak errespetatu behar dituelarik.

 

Basogintza

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak bere herri-mendien (Irati eta Remendia) ustiapenaa du ekonomiaren oinarrian. Honakoa izan da urte askoren buruan Ibaxeko Unibertsitateko diru sarrerarik garrantzitsuena.Urtero egur multzoak ateratzen dira enkantean (pagoak, pinuak eta izeiak) eta egur entrapresek multzo horien ustiapena eskubideak lortzeko enkantatzen dute. Ibaxaren Batzordeko goardek eta Nafarroako Gobernuaren mendi zelariek enkantean jarritako multzo bakoitzeko zuhaitzak markatzen dituzte. Oihana ustiatzerakoan dagoen kontrol honek basoak bere ekosistemaren oreka mantentzea ahalbidetzen du.