Zaraitzuko Batzordea | Osaera eta funtzioak
Osaera eta funtzioak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zaraitzuko historia konposatzen duten oinarrizko organismoak, ohituraren arabera, Batzorde Orokorra, eta 1976ko Ordenantza Berrien ondoren, Kontseilu Zentsuratzailea dira, Quiñoiekin batera.
Batzordea Zaraitzuko Unibertsitatearen ordezkari garbia da.


1552ko lehen Ordenantzetan, quiñoien arabera banatuta ondoko pertsonak agertzen dira: Otsagabiatik, hamahiru. Atabeatik Itzaltzuko bi, Orontzeko hiru, Ibiltzietako lau, Sartzeko hiru, Gorzako bi, Igariko hiru, Izizeko bi, Uskartzeko bi, Galozeko bat, Itzalleko hiru eta Erripaldako bat, hau da, hogeita sei guztira. Errarteatik Eaurtako lau, Ezkarozeko bost eta Espartzako bost, hamalau juntero, alegia. Hala bada, honakoan Ibiltzietako Dona Luzia baselizan berrogeita hamahiru ordezkari bildu ziren.

Hala ere, 1704ko Ordenantzetan "hitza eta botu erabakiorra" duten hemezortzi pertsona soilik agertzen dira.


1932an egindako udal Ordenantzen oneteko itunean hemezortzi bokaleko zenbakia mantendu zen.

 

1952ko Ordenantzek, hurrengoek alegia, izena aldatu zuten eta Bokale ordea Diputatu izena eman zitzaien.
Azkenik 1976ko Ordenantza Berriek hemezortzi zenbakiarekin gelditzea erabaki zuten, Diputatu edo Juntakide izenak emanez, eta berriro ere quiñoien araberako banaketara bueltatu ziren. Horrela izanda, Otsagabiako quiñoiari Diputatu horietariko sei dagozkio; Errartekoari beste sei (bi Juntakide hiri bakoitzetik); eta Atabeakoari Orontze eta Itzaltzuko hirietatik bi Diputatu, Galoze, Izize, Uskartze eta Itzalletik beste bi totalean; eta Gorza, Igari, Erripalda, Ibiltzieta eta Sartzeko hirietatik beste bi oro har.

Hala, Batzordean quiñoi bakoitza sei Diputatuk eto Juntakidek ordezkatzen dute.

 

Funtzioak

Lehen Ordenantzetatik aurrera, Batzordearen xedea erabakitzen da: Ibaxaren eta lurraren ongizaterako dagozkion gauza beharrezkoak tratatu eta negoziatu. Geroagoko Ordenantzek Batzordeari eskubide eta hondasun guztien administrazioa batzen diote, baita hondasun horien aprobetxamendu eta disfrutearen erregulazioa ere.


Batzordearen sesioak, sekretuak eta ate itxia zutenak, zaraitzuarren kaparekin joan behar ziren eta "momentu orotan exeriak egon beharra eta txanoarekin estaliak" egon behar ziren diputatuen formalitateaz gozatzen zuten. Gaur egun ez dira itxura haiek gordetzen.

 

Batzorde Orokorrak edo Tabla Batzordeak:
Batzordeko kideek dituzten bilerarik garrantzitsuenak dira. Bertan erkidegoaren interesei kalte egin diezaioketen arazoak konpontzen dira. Bileren zenbakia urteak pasata aldatzen joan da, eta gaur egun hiruhilabete bakoitzaren azkenengo hamabostaldian ospatzen dira.
Presidenteak edo Alkate Nagusiak bilerazten dituen Aparteko Batzordeen erregulazioa larritasun egoeraren baten ondorio dira, horregatik deitzen dira horrela Batzorde Orokorren eta Tabla Batzordeen datetatik kanpo ospatzen diren guztiak.


Batzordearen Atribuzioak:
"Alkate Nagusiak eta zaraitzuar ororen Guda kapitainak" presiditzen duen batzordea ondoko betebehar hauek ditu edo izan ditu historian zehar:

  • goi mailako agintariekin erlazionatu
  • Ibaxaren intereserako kontuen "hautemateak" praktikatu
  • Portuak ikertu eta ezagutu, eta bertako zaintzaileen mantenua zaindu
  • Ibaxak parte hartzen zuen prozesu judizialen eskubideak ordaindu
  • Otso, hartz eta basurdeen sakaileaz arduratzen zen
  • lapurrak eta iheslariak jarraitu
  • mendian galdutako bizilagunak bilatu
  • Zaraitzutik kanpo zeuden zaraitzuar bahituei diru laguntzak eman
  • lapurrek erasotutako zaraitzuarren defentsa egin
  • sute baten ondorioz etxebizitzak kaltetuak zituzten bizilagunak lagundu
  • "etxebizitza eta etxolak eraikitzeko eta berreraikitzeko erabiltzen ziren zuhaitzak" hornitu


Kideak

Ibaxeko Batzorde Orokorra, Elkarte Tradizional bezala, Juntakide (1552), Diputatu (1704), eta gaur egun, Diputatu eta Juntakide (1976) deituriko pertsonez osatzen da.
XVI mendean berrogeita hamahiru Juntakide ziren, XVIII mendean hemezortzi izatera pasatu ziren arte, gaur egunerarte iraun duen zenbakia.
Udal-izendapena izan zen bitartean, mandatua zegokion Gorporatibo moduko arteketarekin egokitzen eta amaitzen zen.
1976ko Ordenantza Berrietatik, epea sei urtez finkatua agetzen da, Batzordea hiru urteren buruan berrituz.
Zaraitzuko tradizio historikoen barruan, Alkate Nagusiaren ondasunaren hartzea herriaren eliza parrokialean "makila" altxatzeko eginbeharrarekin hasten da. Aipaturiko elizan lehenego Bazko eguneko gauerdian meza entzutera joan beharrean egonen da; eta hurrengo egunean, Done Esteban egunean, eguerdiaren ostean, Ezkarozeko Herri-etxean hitza ematen zuen eta Alkate Nagusi eta Ibaxeko Kapitain izendatzen zuten.

Ordenantza Berrietan Diputatu izateko bost baldintza biltzen dira:

  • adinez nagusia izatea
  • jatorriz Ibaxekoa izatea edota jatorriz Ibaxekoa den norbaitekin ezkondua egotea
  • etxea edukitzea eta gutxienez bederatzi hilabetez bertan bizitzen egotea
  • Batzordearekin zorrik ez edukitzea
  • Estatuaren, Probintziaren edo Udalerriaren funtzionaria ez izatea eta Batzordean lanik ez egitea

Aukeraketa Udaletxeak eta Veintena, Quincena eta Oncena-ko Batzordeek, quiñoien bidez kontseilu irekietara lotuak daudenak burutzen dute. Gaur egun, Foru Parlamentuak 1974ko uztailaren 4an Oncena, Quincena eta Veintena-ko Batzordeen funtzioak Udaletxeetan esekitzen direla erabakitzeagatik, Diputatuak Udalerriek, Veintenako funtzioekin eta beharrezko quorum-arekin aukeratu behar dituzte.

Diputatuen oinarrizko eskubidea Batzordeen sesioetara deituak izatea da, Ordenantzetan finkaturiko aurrerapenarekin.
Botua emateko erabiltzen den sistema ahozkoa da, normalean baimen tazitu edo buruarekin mugimendu baiezko edo ezezkoa eginez. Eta akta liburuan sinatzeko ordenak botua emateko orden bera jarraitzen du, Batzordeko kide bakoitza Presidentearen aurrean mahai inguruan eseriz eta Presidentea sinatzen azkena izanik.

Beren betebeharrik nagusiena Zaraitzuko Ibaxeko interesak defendatzea da eta, nola ez, ekintza guztietara joatea. Bi eratako ekintzak daude: deliberatiboak, Batzorde Orokorraren borondatea osatzeko Diputatuen ahots eta botua zehazten dutenak, eta formalak, esate baterako Erkidegoaren barruan Batzordea ordezkatuz egiten diren artaketa ofizialak, edo egiten ari diren obra publikoen oihandarraren ikerketak, edo mugen nazioarteko berrikustapenak, edo Edurneren Erromeriara joatea bezalako ekintza erlijiosoak, edo Zaraitzutik kanpo, lehen esan bezala, Bardeetan edo Iruñean, edo Zaraitzuren defentsara joan beharreko edozein lekutan.

Kontuen Zentsuratzaileak:
Kontu Orokorren aurre-estudiorako Zaraitzuko Ordenantza berriek organo berri bat biltzen dute: Kontseilu Zentsuratzailea. Quiñoiak ordezkatzen dituzten sei Bokalez osatuta dago. Beraien artean Presidente aukeratutako Bokaleak presiditzen ditu.

Enplegatuak:
Zaraitzuko Ibaxeko Batzorde Orokorreko administrazioaren zerbitzuan dagoen pertsonala Erdikagoaren historian berantkorki instituzionalduta agertzen da.
Gordelariaren irudia ezagutzen den zaharrena da, eta 1704ko Ordenantzak indarrean zeuden sasoitik ezagutzen da. 1932, 1952 eta 1976ko Ordenantzetan, Gordelariaren eginbeharrak ez ezik, Idazkariaren eta Goardenak ere erregulatzen dira.