Zaraitzuko Batzordea
Zaraitzuko Batzordea PDF fitxategia Inprimatu E-posta

juntadelvalle

Zaraitzuko Ibaxaren Batzorde Orokorra zaraitzuarren ordezkari gorena da. 18 kidez osatzen da, Batzarkideak edo Diputatuak deituak, eta sei urterako hautatzen direnak. Hiru urtero Batzordearen erdia aldatzen da. Batzarkide hauek 'quiƱoien' arabera aukeratzem dira. QuiƱoiak zaraitzuko herriak banatzen diren hautes-eremu txikiak dira.


1932. urtez geroztik,  Batzordeak Ezkarozen du egoitza nagusia.  1976ko Zaraitzuko Ibaxeko Ordenantza Berriek diotenez, Batzordeak "bere helbide legala eta aldaezina Ezkarozeko hirian dauka, bere sesioak han ospatuko ditu, Idazkaritza, Diruzaindegia eta Artxibategia izango ditu eta Albiste taula Batzordeak erabakitzen duen tokian ipiniko da".


1983an Ezkarozeko Ibaxeko Etxe Berriaren obrak amaitu ziren eta ordundik idazkaritza, Batzorde Gela, Areto Nagusia eta erabilera anitzetarako hainbat gela ditu.
Lehenago, XV. mendeko aktetan Ibiltzietako Dona Luzia baselizan "bilduak" agertzen dira.


XV mendeko aktetan Ibiltzietako Dona Luzia baselizan "bilduak" agertzen dira.