Turismoa | Jarduera turistikoak | Mendi bizikleta
Mendi bizikleta PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

BTT

Zaraitzuko Ibaxak eskeintzen dituen bide eda xenda sareak eta ataka eta pistak paseo eta txango aunitz egiteko aukera ematen du.
Ibaxetako tontor ugaritara igotzen ahal da, pistak aprobetxatuz baso hostotsuetan sartzen ahal da, Abodi eta Ori-Gaztarria bezalako kordaletan zeharreko ibilbideak deuseztu gabe, inguruaren eragina ekiditeko talde txikietan egin beharrekoak..

Zuberoa eta Zaraitzu ibarren arteko Intereg projektu barruan, btt zentrua irekiko da maiatza aldean.

Nafarroan homologatutako lehen zentrua izanen da.  11 ibilbide balizatu dira, 6 Zaraitzu aldean eta 5 Zuberoan.  Guztira 200 kilometro baino gehiago.  Aezkoan ere 2 ibilbide prestatzen ari dira.

Btt zentru honek bi harrera puntu izanen ditu, Iratiko txaletetan, Zuberoan eta Iratiko etxeetan ,Zaraitzun.

Hauetan, dutxak, tailer txiki bat, bizikletak garbitzeko lekua bada.  Baita bizikletak alokatzeko aukera izanen da.

Beste informazio puntuak: Abodi, Arrazola eta Otsagabia


 

 

 

Beste ibilibideak Zaraitzuko Ibaxan

Ibiltzieta - Jaurrieta - Beiegu - Orontze - Sartze
Igari - Larraize - Jabrós - Igari
Beieguko bira
Otsagabia - Erronkari -Otsagabia
Sartze - Beiegu - Zotrapea

Argibide gehiago Otsagabiako Turismo Bulegoan.

 

Beste ibilbideak Iratin

Irabiako presa - Iratiko txaletak - Iratiko etxeak - Presa
Iratiko Oihana - Abodi
Otsagabia - Irati - Otsagabia