Usadioak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

Janzkera

indumentaria01indumentaria02

Oraindik ere mantentzen du Zaraitzuko Ibaxak ohiturak laga dion janzkera aberatsa. Egun jai egunetan ikusten ahal dira horrelako batzuk.

Ezkondutako gizonak belaunen azpian lotutako zirrikiturik gabeko praka beltza jazten du. Punta makurtua duten zekor zapata beltzak jartzen ditu. Gerrian, artilezko gerriko estu morea, beltza edo urdina.

Oihal beltzez egindako leporik gabeko baina papardun jaka motza, zeinetan aipatzekoak diren ukondoetakoak eta mahukaburuetako botoi ilarak, bi poltsikodun eta eskote karratudun gerrontze beltz batez osatzen du. Alkondara txuria da. Janzkera kopa biribila duen eta goruntz begira dauden hegal luzeak dituen txano beltz batek osatzen du, kopa inguratzen duen arraso beltzeko zinta duena.

Ezkongai gaztea ezkonduaren antzera jazten da, zapaten bolatxoen kolorea gorria izanik, eta ez beltza. Gerrontzeak kolore biziak eta papar txikiak ditu, bizkarraldea beltza badu ere. Gainean oihal granateko txamarreta jazten du, bi poltsiko dituena. Ez du ez leporik ez paparrik ere.

Ibaxaren Batzordeko agintaria gizon ezkondua legez jazten da, agintea aditzera emateko sorbalden gainean lauki itxurako farfailez egindako balona txuria badu ere. Batzordeko presidenteak beste garai batzuetan bularretan jarritako banda haragitu bat erakusten zuen eta punta bat zuen lantza bat zeraman.

Artzainak auntz larruzko bizkarrekoa gordetzen du soilik, bularrei gurutzaturiko hede fin batzuk lotua dagoena. Egun aintzinean ez bezala txapela buruan dabiltza.

Hala ere, adineko emakumeak eta alargunak dira ohiturako janzkerak gordetzen dituztenen artean ugarienak. Tolesdurak dituzten eta orkatiletaraino iristen diren bi gonazpiko edo bi gona beltzez jazten da, alde batean jaka motzaren gainean lotuak. Jaka beltza da eta mahuka estuak ditu. Andreen galtzerdiak beltzak dira eta oinetakoak gizonenen antzerakoak. Ilean dituzten bi txirikordak zintamuskoak lotzen ditu. Elizara joateko oihal beltzez estaltzen dute burua, nafar mendietan ohitura den legez.



Almadiak

rioalmadia n 6

Almadien igarotzea zaraitzuar ibaietatik

Armada Errealak eta bere itsasuntzien zenbakia ugaritzeko beharrak XVIII mendean ondoko ibaietan zuraren garraioari lagundu zion:

  • Irati ibaia, Urtxuria eta Urbeltza ibaien loturak sortzen duena, Kakolla errekastoaren konfluentzian bere ibilbidea amaitzen duena eta Irunberrin Aezkoako bailara zeharkatuta Zaraitzu ibaiaren urak jasotzen dituena.
  • Anduña eta Zatoia ibaiak, Otsagabian batuta Zaldaña eta Jabros errekastoen urak jasotzen dituen Zaraitzu ibaiaren jaiotzeari bide ematen diotenak.

Zaraitzu ibaiak Nabaskotzeko Almiradioaren harana zeharkatzen du Irunberriko Arroilera Irati ibaiarekin batera iritsi artean. Irati izenpean urek Zangotzarako bidea hartzen dute Aragoi ibaian isuritzeko.

 

Ur trafikoa markatuak, moztuak eta amildegira eramanak ziren pinuek osatzen zuten. Gero ibaiaren indarrak zura Otsagabiara, Anduña ibaiaren urbazterretan zeuden ibai-hondartzetaraino, Ibiltzietara Zaldaña errekastoraino eta Gorzara Jabroseko errekastoraino herrestan eramaten zuen, Zaraitzun "atadero" legez ezagutzen direnak. Honako lekuetan heldu gabeko urritzen adarrekin lotutako zuhaitzez almadiak prestatzen ziren.

 

Almadien gidariak almadiero legez ezagutzen ziren. Hauek orokorrean beren oihanetako edota partikularrei erositako zura garraiatzen zuten.

 

Almadiak osatzen zituzten enborrak, ondo lotuak, behin arraunak eta "el ropero" barnean daudelarik muntaia amaitu ondoren uretaratuak ziren edota "aguar la madera" delakoa egiten zen, Zaraitzu ibaietik bide luzea hasiz, Zangotzaraino Irati ibaiera igaroz. Zangotza pasata almadiak Aragoin sartzen ziren (Ebroren isurkina); behin Ebron almadiak Zaragozara edo Tortosara joaten ziren.

 

Nafar almadieroek ez zute zubiak edo presak erabiltzeagatik ordainketarik egiten garraitzen zituzten zurak beraienak edo Ibaxarenak izanez gero.

 

Trashumantzia

REBANOOVEJAS

Aintzinatik Nafarroako Bardeak Zaraitzu eta Erronkariko bailaretako artaldeentzat negua emateko gunerik garrantzitsuena izan dira.

Neguan azienda eramateko leku ezin hobea da, beti belarra eta ura baitago. Nafarroako ekialdeko Mendietan larrak udaberri elurtuar hastean estaltzen dira, artaldeak lur epelagoak bilatzera behartuz, ia beti egun batzuetako distantziara daudenak.

 

Horrela bada, belaunaldiz belaunaldi ehundaka gizon, ehundaka zaraitzuar, lekuz aldatzen diren artzainak iparretik hegora Nafar lurrak zeharkatu dituzte. Beren bizitza etxea eta familia Erribera eta Mendiaren artean banatzen duten gizonak dira.

 

Jeitsiera iraileko azken egunetan hasten da, ardiak erditzen hasi baino lehen. Gaur egun Ilunberrirako bi abelbide daude. Bata Andoaindik eta bestea Aretako atakatik. Hauek igaro ondoren Aibarretik igarotzen da eta Erronkaritarren Abelbideari batzen zaio Kasedan.

 

Bardeetarako sarrera irailaren 18an egiten da.

 

Artzain guztiak sartzen dira batera Bardeetako haranetara. Denak eta egun berean, Juan de Labritek duela bostehun urte baino gehiago esango zuenez, abeltzantzak mendeetan zehar izan zituen pibilejioak zirela eta nekazariak babesteko egin zituen ordenantzetan.

 

Momentu horretatik aurrera bizitza berria hasten da, Bardeetakoa. Urmahel txikien inguruan dauden etxolak hainbat artzain dotzenek konpartituko dituzte. Orduan mendiaren berde kolorea eta sendiaren harrizko etxearen berotasuna gogoratuko dute. Etxera itzultzeko hilabete asko falta dira. Bitartean Bardeak hartuko ditu zaraitzuar hauek.

 

Apretagileak

1860tik Erronkari, Zaraitzu, Anso eta Hecho Ibaxetako neskato askok Maulera bidaiatzen zuten apretaren boladan lan egitera. Lan gogorra zen. Urtetik urtera udazkenetik udaberrira lan egiten zuten, hori dela eta "enarak" izenez ezagutzen zitzaien. Apretaren azokak Mauleko ekonomian bolada oso bat markatu zuen, eta haran hauetako migrazioak hiriaren populazio hazkundea suposatu zuen. Apretagile batzuk 14 urterekin joaten ziren lan egitera. Normala den bezala, beren adinari buruz gezurtzen zuten.

 

Maulera iristean etxe berdinetan bizitzen ziren normalean, eta etxejabeei lo egiteagatik eta jateagatik ordaintzen zieten. Guztiek konpartitzen zuten lehen platera, bigarrena beraiek erosi beharra zuten. Euskaraz edo frantsesez hitz egiten zuten bertakoekin.

 

Lantegietan bakoitzak lan bat zeukan. Batzuk oihala josten zuten, beste batzuk soka jartzen zuten, etab. Bizi izan zuenak batzuetan egunean zehar egindako esfortzua zela eta zuten besoko minez lorik egin ezin zutela dio.Asteburuetan jai zeukaten.

 

Maulen zeuden bitartean enaretako batzuk beren gurasoek bisitatzen zituzten. Ongi hartuak ziren bisita hauek Maulerako bide luzea ezagutu eta gero.

Ekainean itzultzen ziren etxera, jantziz eta ilusioz beterik.

Alpargateren inguruan ez ohizko gertakariak jazo dira. Eaurtar batek zera dio:

"Un año, algunas de las chicas decidieron volver para pasar la Navidad, pero no llegaron a Jaurrieta, ni tampoco volvieron a Maule. De allí salieron y aquí no llegaron. La sierra de Abodi, con una tormenta de nieve, es una barrera física infranqueable. Fue en primavera, al irse la nieve, cuando aparecieron todas muertas en Abodi, en Paso Ancho, cogidas de la mano".

"Behin nesketariko batzuk eguberriak igarotzera itzultzea erabaki zuten, baina ez ziren Eaurtara iritsi ezta Maulera itzuli ere. Handik atera ziren eta hona ez ziren iritsi. Abodi mendizerra elur jasa bat duelarik zeharkatu ezineko muga fisikoa da. Udaberrian izan zen, elurra urtzean, Paso Anchon eskutik helduta zeudela hilda aurkitu zituztenean."

 

Ogi bedeinkatua

Ogi bedeinkatuaren tradizioa, Zaraitzun tradizio oroitezgarria da, egun Ibaxeko herri batzuetan bizirik jarraitzen duena (Otsagabia, Espartza, Eaurta, Ezkaroze, Orontze...).


Igandero familia batek txirrindolatan zatitutako ogia mezetara eramaten du. Ogia astero herriko familia baten etxean dagoen zurezko oraska batean eramaten da. Ogia mezaren kontsakrazioan bedeinkatzen da eta ondoren fededun guztien artean banatzen da.


Duela urte gutxi arte Otsagabian gizonen artean soilik banatzen zen ogia, baina erabaki munizipal bati esker gaur egun emakumeen artean ere banatzen da.

 

Ogiaren sagaratuaren ondoren zaraitzuarrek ekintzarekin zerikusia duen kanta bat abesten dute.

 

Ohitura da ogi honen zati bat etxetara eramatea. Eskaintzaren unean, "honekin bakea eta urte guztirako ogia izan ezazu" esaten zen.

 

Hildakoen argia

luz_muertos

Zaraitzuko herrietan duela gutxira arte iraun duen tradizioa.

 

Zaraitzuar baten hileta elizkizunen egunean, familiak elizaren albo batean maindire txuri bat jartzen zuen. Honen gainean argizaiola handi eta txikiak jartzen ziren.

 

Argizaiolak oihal beltz -hildakoa nagusia izatekotan- edo txuri -hildakoa haurra izatekotan- batek inguratzen dituen egur puskak dira, zeinetan argizari kordoia inguratzen zen.

 

Hiletaren hurrengo urtean familiako kide batek egunero mezatara argizari txikia eraman beharra izaten zuen. "Gantzuketa Saindu"aren momentuan etxetarrik gertuenek argizari edo hildakoen argia eraman beharra izaten zuten.