Euskara PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zaraitzuko Ibaxaren euskalkia da. Bonaparte printze eta hizkuntzariaren sailkapenean, zaraitzuarra behe nafarroako ekialdekoaren aldakitzat hartzen du, Luzaideko euskara legez. Hala ere, nortasun propioa izanik, behar bada euskalki independientetzat jo liteke. Aldaki hau hitz egiten duenik badago, baina jada ez dago ahozko transmisiorik.

Beste batzuen artean, zaraitzuera honakoan da batuaren desberdina:

MORFOLOGIA
a) Aditza
Aditzetan plurala egiteko erabiltzen den -te (batuan "dute, dakite, zenuten") iragankorren hirugarren pertsonan -e bezala agertzen da ("die, zien, zakien, zaela) eta laguntzaileen lehenaldiko bigarren pertsonetan (zinien, zintzaien).
Laguntzaile iragangaitza -za- enborra hartzen du oinarri: "nintzan, zintzan, gintzan".
"Nor-nori-nork" kontinentar euskaran bezala egituratzen da, -erau- enborra oinarri duela, -au- forman laburtzen delarik.
Aditz gogorren (sintetikoen) lehenaldian -a- agertzen da: "nakien, zakien, zabilen"
Iparraldeko eta hegoaldeko goi nafarreran legez orainaldian ohizkoa da laguntzaile iragankorraren aferesia: "tut, tuzu".
Potentzial iragangaitzak entzuten dira -ke eitean: "daike, zaiken"
Nor-nork eraren orainaldiko bigarren pertsona plurala -zie da, Ultzaman eta iparraldeko goi nafarreraren inguru batean bezala.
Ultzaman legez "zaidan, didan, etab." forma uztartuek -da atzizkiaz forma libre analogikoak sortu dituzte: "zaida".
Noizbehinka lehenaldiko aditz formak -n barik entzuten dira, hegoaldeko goi nafarrera eta aezkoarraren erakoak, baina ez dira ohizkoak. Otsagabian -n da soilik. Espartzan, hegoalderago eta hegoaldeko goi nafarreratikk hurbil -n eta -o konkurritzen dira: "ginue".
-n hizkiz amaitzen diren aditzetan ("edan, egon, izan, etab."), geroaldia -en -ez egiten da: "Oztekiala enaztekela xin, baia yatekiala fanen nizala".
b) Izena
Ezaugarririk bereziena -a temadunetan singular determinatuen -ra forma da: "bordara, elizara" (batuan: borda, eliza).
Pluralean -ak eta -ek bereizten ditu: "nik egitatzen nuen gizonek bio yago".
Genitibo singularraren laburtze normala -ain da.
Erakusleek, erronkariarraren antzera, hasierako k- bat azaltzen dute: "kau, kori, etab." Hala ere hizkera atzerritarren eragina dela eta dudamuda antzekoa ikusten da.
Euskalki honek este batzuek ezin egin ditzaketen sintagma mugagabeak eratzen ditu: "len egiten ginuen ogi haundi"
Zuberoeran bezala "etxe"ren mugagabe zaharkitua mantentzen da: "etxen" "etxean"en aurkako legez.
Zenbakariek batuaren desberdinak diren forma aunitz gordetzen dituzte: "laur, hirur, bedratzi, vida, etab."

FONETIKA
Hegoaldeko goi nafarreran bezala, "n"ren pausuz pausuko automatikoa "i" erdibokalaren ondoren ematen da soilik: "beo, gaean".
"-ea" deblinabidean "-ia" entzuten da.
Hitzaren barnekaldean bokale bat galtzea ohizkoa da (sinkopa) hitz solteetan: "abre, erman, atra, denbra, bedratzi, etab."

 

LEXIKOA
Zaraitzuerak ez du lexikoki ezaugarri askorik. Korpusaren aldaki edo adiera diren hitz gutxi batzu har daitezke euskalkiaren soiltzat: "izaundu" 'ezagutu', "ozteki" 'lurperatze', "xateki" 'oturuntza', "xarduki" 'hitz egin', "eseri" 'jarri', "oritu" 'oroitu'.
Berezitasun lexiko aipagarrienak aldakien eta hemen erabiltzen diren terminoen ekialdeko izaerari datzate, askotan hegoaldeko goi nafarrarekin konpartituak: "guti", "erran", "xin" 'etorri', "baratu" 'gelditu', etab.
Beren maiztasuna dela eta aitatzekoak dira Barrankan ere erabiltzen diren bi aldaki lexiko: "fan" 'etorri' eta "baia" 'baina'.

SINTAXIA
"bait-" airrizkidun erlatibo formak maiz entzuten dira: "egosten da lebadurara, prestatrik baitago bezperan".
"-nez" atzizkia zeharkako galdegai absolutuetan erabiltzen da: "eztakiat orai Santiago ta festi kuek guardatzen direnez"


Zaraitzuko euskararen estudiorako bibliografia:
BONAPARTE, Lucien. 1997. Bonaparte ondareko eskuizkribuak. Zaraitzera. Deustuko Unibertsitatea (Deiker). Eusko Jaurlaritza.
BONAPARTE, Lucien. Cuestionario y notas lingüísticas sobre los dialectos de Aribe, Jaurrieta, Roncal, Roncesvalles y Vidángoz, 29 eskuizkribua.
CAMINO, Iñaki. 1997. Aezkoako euskararen azterketa dialektologikoa. Nafarroako Gobernua. Iruñea.
GÁRATE, Dionisia. 1993. Nafarroako euskaldunen mintzoak ¡!. Nafarroako Gobernua. Iruñea, 11-17 or.
MITXELENA, Koldo. 1958. Un vocabulario aezcoano, salacenco y roncalés preparado por el príncipe Bonaparte. BAP XIV. SHLV 1.
MITXELENA, Koldo. 1967, Notas fonológicas sobre el salacenco. ASJU 1.
MITXELENA, Koldo. 1982, Un catecismo salacenco. FLV. Iruñea
MOSO, Zoilo. 1985. José Estornés Lasa Zoiloren uzta. Zaraitzuko uskara. FLV nº 17. Iruñea.
SATRUSTEGI, José María. 1987. Euskal testu zaharrak (Zaraitzu, 1780). Euskaltzaindia. Iruñea.