Ondarea | Kultura eta usadioak | Elezaharrak
Elezaharrak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

Sorginkeria

Arraroa dirudi fantastikotzat, imaginariotzat eta irrealtzat hartzen dugun mundu batek garai jakin batzuetan errealitate eraginkorra izan duenik, eta Artxiboetan gordetzen diren eta desobitzen dihoazen bibliografia zabal baten eta eskuizkribu prozesu luzeen ama izan denik pentsatzea.

Argi dago nohizbehinka sorgindar psikosia gorbizten direla, 1539eko kasua izan daiteeelarik adibide, jarraian kontatu behar duguna.

Aipatutako datan pertsona aunitz salatuak izan ziren, haien artean Lope de Esparza delakoa, Ibaxeko alkatea zena, kapare familia zahar eta printzipala zuena. Badirudi bere aita jada Calahorrako Inkisizioak prozesatu zuela.

Hauzakideen ustetan semeak aitarengandik heredentzia anitza ei zuen. Egia esan makil eta guzti eskualdeko aztiek enparantza publikoetan eta larrainetan astelehen, asteazken eta ostiraletan zituzten udaletxetara joateagatik hauzitara eraman zuten.

Beste salaketa batzuk sakramentuak ez jasotzearenak ziren eta kreaturen sakrifizoetan tartean sartzea zen eta aldakirik gabe prozesu hauetan errepikatzen diren deliktu gehiago. Esandako ekintzetan Otsagabiako lau sorginen laguntza zuen eta Espartzako, Itzaltzuko, Ezkarozeko eta Eaurtako (Catalina la Sororaren aberri famatua) beste batzurena.
Sorginik zaharrena Catalina Begieder delakoa zen, sorgin taldean umerik falta ez bazen ere, Fortunio Legaz bezalakoak, hamar urtekoa, bere aitak Jainkoaren eta Sainduen ukatzearen artean hasi zuena.

Ibaxeko alkateak presiditu behar zituen Ibaxeko Batzordeetara denboraldi batez ez joatearen eta zinegotzien edo beste edozeinen jai eta bileretan publikoki ez agertzearen iraina sofritu behar izan zuen, Leoz batxilergoak debekatu baitzion urte bat lehenago kasuari buruzko informazioak hasi zirenean.

Lope de Esparzak leporatzen zitzaizkion egite fantastikoei eman zien ihardespena sen oneko modeloa da. Hala ere, nahiz eta XVI mendean sorginkeria ekintzetan prozesatutako garrantzitsuena eta jakintsuena izan bazitekeen ere, bi hilabeteko herbesteratzeaz zigortuta izan zen.

Ibaxeko alkateaz gain, Pechiri Landa delakoa izan zen aztirik aipagarriena, zeinen izeba, 'La Garrosa', Ezkarozeko teilerian urkatu baitzuten, gau sektak bere batzorde famatuak egiteko aukeratutao lekuan. Gezurra badirudi ere, epaileek bederatzi eta hamaika urteko bi neskatoen aitorpenak kontutan hartu zituzten, gazteak izan arren sorginkerien misterio eta amarruak ongi ezagutzen zituztelako. Honakoa prozesu guztietan errepikatzen da aldaki gehiago edo gutxiagorekin.

1534 inguruan Zaraitzuko Ibax honetatik Licenciado Balanza ibili zen, Otsagabiako errementaria den Juan Sanzek dioenez. Esaten duenez Licenciado delakoa "justiciando contra las bruxas y bruxos que había en el dicho Valle" ibili zen. Badirudi gaixotasuna jasaten zutenentzat zein sorgin edo aztitzat hartuak zirenentzat arriskutsua izan zen izurrite bat egon zela. Izurrite hauek animoak askarazten zituen eta jendearen gainean haserreak pairarazten zituzten ikara zabaltzen zuten.

Gaiztakeria konjuratzeko bidea bilatzen zebiltzala iritzi askotan banatua zegoen batzarre bat zegoen. Fortunio Legaz delako batek, aztien aurka justizia eskatzen zutenen alde jarri zen, umore txarrez atereaz bileratik. Beste iritzi baten alde zeuden batzuk gaizki hartu zuten eta 1539an gorrotatutako sektaren parte izatea leporatu zioten. Adintxikiko hainbaten deklarazioak ezinbestekoak izan ziren. Adibidez, 11 urteko Catalina Lisonek, hala zioen:
"Tomó a esta desposante a cuestas Belza y la llevó a la plaza de Ochagavía, en la cual plaza vio esta desposante que andaban danzando al son que tañía una persona nagra que estaba ai, y que al son y chiflido de Martín Garro, bruxo, bailaron un rato". Badaude berdina dioten beste batzuk ere.

Legazek zioenez ez zen bidezkoa zigorrik jartzea, aitonen semea baitzen, zaraitzuar guztiak legez, orokorrean. Azti edo "pozoñero" zenik ukatzen zuen, baita idiak edo kreaturak hiltzen zituenik ere.

Hasiera batean hiru urteko herbesteratzera zigortuta izan zen, nahiz eta geri hiru hilabetetara aldatu zuten.

 

Ledeako zubiaren kondaira

Abderraman errege mairuak Frantziarako bidean Nafarroa zeharkatu behar zuen. Don Sancho erregeak jakitean bere gizonak Erronkariko, Zaraitzuko eta Aezkoako ibaxetara bidali zituen borroka gauzatu zezaten.

Erronkaritarrak eta zaraitzuarrak agintariaren esanak betetzeko prest zeuden. Herrietako kanpaiak entzutean armak edo makilak edo igitaiak hartuta biltzen joan ziren Abderraman erasotzeko.

Mairuaren jendearen bila erronkaritarrak eta zaraitzuarrak joan ziren azkenik, haserre zihoazen etsaiak garaitzeko asmotan eta borroka Ladeako zubian gauzatu zen.

Mairuak nafarrak baino gehiago baziren ere, azken hauek irabazi zuten. Zaraitzuarrek Abderraman hil zuten, burua moztuz.
Saria Sanchori erakustea pentsatua zuten, pagamendua jasotzekotan.

Erronkaritarrek inbidiaz borroka larrerako bueltan gau batean buruari mihia moztu zioten.

Horrela bada, erregeak hartu zituenean erronkaritarrek meritua beraiena zela esan zuten, mihia frogatzat baitzeukaten. Eztabaida hasita erregeak baretu zuen bakoitzari harmarri bat emanez. Zaraitzuarrek harmarritzat arkume bat ahoan zuen otsoa eduki behar zuten eta erronkaritarrek beren maltzurkeria erakusten zuen axeri bat.

 

Gartxot koblakaria

Inork benetakoa den ez dakien historia Gartxot eta Mikelot (aita eta semea) ditu pertsonaiatzat, Itzalzuko bi bizilagun, kanturako zituzten gaitasunak bereizten zituztena.

Abodin artzain legez lan egiten zuen Gartxot Orreagako monjeek erromes gidatzat hartu zuten; Mikelot kantari handi batean bihurtzekoatan zebiltzan. Arazoa biek euskaraz Orreagako borrokari buruzko bertso batzuk abestu zituztenean hasi zen, ez baitziren fraideen gustukoak izan. Gartxot monastegitik kanporatzea erabaki zuten, bere semea indarrean bertan geldiaraziz, ez baitzuten bere lanturako gaitasuna desaprobetxatu nahi.

Denborak aurrera, Gartxot bere semea askatzera joan zen eta biak Itzaltzura itzuli ziren. Hala ere egun batzuren buruan bere bila joan ziren eta Gartxot eta eliz aginpideen artean eztabaida sutsua hasi zen. Mikelot eramaten zutenean, Gartxotek lurretik lokatz bola bat hartu zuen bere semearen ahora botaz, monjeek bere ahotsa goza ezin zezaten, eta gaztea itota hil zen.
"Itzaltzuko koblakaria"ri heriotz zigorra egokitu zitzaion. Hala ere, azkenean, kondena hamar urtez berak aukeratutako lekuan eraikiko zen gelaska batean guztiz isolatuta egotera murriztu zitzaion. Klilma gogorra egonda ere, Gartxotek Abodi aukeratu zuen. Diotenaren arabera, 1110eko negu hura historian egondako latzenetakoa izan zen. Apirilean, jada neguko hilabeterik hotzenak igarota, aginpideak presoaren egoera zein zen ikustera igo zirenean hilzorian aurkitu zuten. Denbora gutxi pasata hil egin zen.

Batzuek oraindik Gartxotek okupatu zuen gelaskaren arrastoak ikus daitezkeelakoan daude.

 

Muskildako amabirjina

Pentoka baten tontorrean XIII mendeko Gure Andre Muskildakoaren basilika erromanikoa altxatzen da. Bere hormen artean XII mendean tailatutako Birjina gordetzen du, zaraitzuarrek gurtu eta maite dutena.

Santutegia urrundik ikus daiteke bere hormen txuritasuna dela eta. Eserita dagoen Birjinak eskuineko eskuan lore bat altxatzen du, ezkerrekoa bere belaunetan bedeikatzen eserita dagoen Haurraren sorbaldan jarrita duelarik.

Antzeko historietan bezala, honakoan zezen bat galdu zuen artzaintxo bat azaltzen da, haritz baten ondoan aurkitu zuena. Hurbiltzean, Amabirjinaren irudia ikusi zuen zuhaitzaren oinean. Bere eskuetan hartuta, utzi beharra izan zuen behiak zihoazelako, baina hurrengo egunean bere bila itzultzearen hitz eman zuen. Ikusmena biratzean irudia desagertua zegoela ikusi zuen.

Etxerako bueltan zezena berriz galdu zuen, baita leku berean irudia gurtzen aurkitu ere. Handik zebilen gizon batek irudia hartu zuela ikustean lapurtu izana leporatu zion. Otsagabiara eraman zuen eta logela batean itxi, Amabirjina herriko elizan utziz.
Hurrengo egunean ez Amabirjinaren irudia eta ezta umea ere ez zeuden lagatako lekuan. Ondorioz Birgina Ibaxen tronoratuatua izan zen eta artzaintxoa ermitau legez geratu zen, bere aisia harrizko tenplu bat eraikitzen erabiliz. Piztiaren sakutak harriz betetzen zituela diote haritzera bakarrik joaten utziz eta bera karga berria prestatzen gelditzen zela.

Egungo Muskildako eliza Antso Azkarrak egin zuen, baina zalantza barik lehengoko bat egon zen.

Frantses Iraultza gauzatzen ari zela irudia Leireko monastegira eraman zuten.

Muskildako Birjinarenganako gurtza handitzen joan da. Horra hor Carlos Lizarazu, turkiarren aurkako borrokan Muskildako Birjinari laguntza eskatu ziona. Bataila irabaztean Maltako zaldunen bandera basilikan utzi zuen.

Gurtza Zaraitzuko Ibaxan ere hazi egin zen. Mendirako erromesaldia urte batzuen buruan harriak eta eguraldi txarrak uztak txikitzean hasi zen, Birjinari laguntza eskatuta uztak probetxatu zirenean.