Dantzak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

Otsagabiako dantzak

danzantes01l

Zaraitzuarren belaunaldi aunitzek gordetzen jakin duten bitxi handiaren jabe da piriniotako Nafarroa: Otsagabiako dantzak.

Honakoa lau makil dantzek, pañoludantza batek eta jota batek osatzen dute. Zortzi dantzanteek, Bobo delakoa aurrean dutelarik, irailaren 8ro sinbolismoz beteriko liturgia bat ospatzen dute Muskildako Birjinaren baselizaren aurrean. Birjinaren Natibitateak bornatzen ditu dantzak. 7. Egunean, taldeko kideek zaraitzuarren jantzi zibila soinean dutelarik, beren protokolo eginbeharra hasten dute Patronatuko Etxezainaren etxea bisitatuz, Salbea abesten den elizara Etxezaina eta Udaletxea lagunduz. Dantza eta kalejira guztiak dantzatzen diren ospakizun honetan, hurrengo egunerako prestakizun zentzu antzekoa nabaritzen da.

Lau makil-dantzek "Enperador", "Katxutxa", "Danza" eta "Modorro", zapi-dantzak "el Pañuelo" eta izenak berak dioenez "Jota" izena dute Otsagabiako koreografiek. Aipatutako "Kalejira" batu behar zaio.

Dantza hauek oroitezgarria den garaitik gordetzen dira eta gau egunerarte iraun dute.Muskildaren aurrean zortzi dantzanteek eta Boboak dantzatu zuteneko lehen dokumentua 1.695ekoa da.

Egun nafarroako folklorearen dantzarik esanguratsuenen artean daude.

 

Jaurrietako dantza

Jaurrieta dantza edo "Axuri Beltza" bertako musika batentzako egin zen dantza-laketze bat da. Musikaren data ez da ziurra, baina gaur egun hitz berdinekin gordetzen da Abestiaren letrak honakoa dio:
"Axuri beltza ona duk bainan xuria berriz obea, dantzan ikasi nahi duen horrek nere oinetara begira (...)".

Emakume dantza legez geratu da, beraiek izanda zirkuluan dantzatzen duten bitartean abesten dutenak. Zaraitzuarren janzkera propioz dantzatzen da.