Ondarea | Artea eta ondarea | Herri arkitektura
Herri arkitektura PDF fitxategia Inprimatu E-posta


Etxetzarrak

Historia luze eta zahar baten lekuko, zenbait herrietan oraindik orain Erdi Aroko arkitekturaen adibide ederrak topatu daitezke. Hauexek dira Zaraitzun dauden etxetzar edo jauegietako batzuk:

palacio_esparza

Espartzako Jauregietxea.

Gorzako Jauregia. Jauregi hau Igariko monastegiaren menpe egon zen eta honekin batera Sancho Ramirez erregeak Leireko abatetxeari eman zion. Nahiko zaharra bazen ere, ez zen Erreinuaren nomina ofizialean agertzen. Hala ere, 1571.ean salbuespen epaitza erabaki zen Juan Fortun Martinez de Espronceda bere poseditzailearen onerako. 1574an Lope de Esparzari urtean 30.000 maravedi eman zitzaizkion erregearen esanetera egon zedin arma eta zaldi paratzaile legez. XVI mendean jauregiaren harmarria urrez eta gulesez troxatu zen.

iglesia_izal

Itzalle. Bere multzo arkitektoniko zibilean XV mendeko etxezar gotiko zahar bat gordetzen da.

Jaurrietako Armeria Jauregia. Erreinuko nomina ofizialean "Cabo de Armería" legez eta koartel eta barkamenekoetako ordainketatik at dauden solareen artean 1513ko diruzainaren roldean agertzen da. Bere edukitzailea, Eaurtako Juan Ibañez, 1518an urteko 15.000 maravediko laburpen mesede batekin saritua izan zen. Camara de Comptos-ek 1723an egindako erlazioan ere agertzen da; garai hartan Lizarazuko Don Martin zen jabea. Armeriako liburuan azaltzen denez, XVI mendeko harmarria urrez zabalduko arrano bat zen, guleseko zelaian.

Otsagabiako Urrutia Jauregia. Cabo de Armería legez agertzen da Erreinuko nomina ofizialean eta 1513an diruzainak egindako koartelen rolde orube barkamenean. 1686an, jabego komuna izan eta bizilagunak kapare izateagatik etxe honi kuartelak zirela medio egokitzen zitzaiona ez ordaintzeagatik hasitako betepena esekitzea agindu zen. Horri buruzko auzi berriak egon ziren 1689 eta 1720an. Armeria liburuan ikusten denez, XVI mendean jauregi honen harmarria azurekoa zen eta zilarrezko buelta emandako hazkor bat zuen, urrezko izar batek lagundua, nahiz eta sarreran zenbait nahasketa egon.


Otsagabiako Iriarte Jauregia. Ofizialki Cabo de Armería Jauregia zen eta 1513z geroztik koartelen barkamena zuen. Juan de Iriarte bere poseditzailea 1575ean urteko 20.000 maravedien mesedearekin faboratua izan zen, 1606an izen bereko semeari emanen ziona, eta 1655ean Juan Francisco de Iriarte bere ilobari. 1723an Camara de Comptosak Madrilera eramandako erlazioan, Otsagabiako villa azaltzen da titulare bezala eta bere erregimentua udaletxera. Antzinako harmarria azurekoa eta zilarrezko buelta emandako hazkorrak osatzen zuen, urrezko hiru izarrek laguntzen zutena; ikus daitekeen moduan Urrutiako Jauregiaren oso antzekoa.


Otsagabiako Donamaria Jauregia. 1723an Martin Sebastian de Donamaria-ren esku zegoen eta 1782an Francisco Javier de Donamaria y San Juan-en esku.


escudo_ripalda

Erripaldako Jauregia. Erreinuko nomina ofizialean Cabo de Armería legez eta 1513an koartelen orube barkatu bezala azaltzen da. 1621ean libratua izan zen, garaian Luis Erripaldakoa eta izen bereko bere seme oinordekoa jabe zirelarik. 1723an Camara de Comptosak egindako erlazioan Erripalda kondea, Esteban Joaquin Erripaldakoa, agertzen da poseditzaile bezala. 1745ean Joaquin Velaz de Medranok jarkitzea eskatu zuen, bere aurrekariaren onerako. Armeria Liburuak dioenez harmarria urrezkoa zen, hiru gules faxa eta azureko bi lislore zituena, hurrenez hurren lehenengo faxatik eta bigarrenetik jaiotzen zirenak. Arma hauek jauregiak XVI mendean ekartzen zituenak ziren. 

Uskartze. Eraikin zibilen artean Erdi Aroan jauregi eran eraikitako bat aipatzekoa da, dorre sotila duena.

 

Zubiak

Zaraitzu Ibaxaren barna zubi asko ikus daitezke, estilo anitzetakoak.

puente_esparza

San Andresen zubia (Espartza). Maiatzaldea izenez ere ezagutua. Herriko bi auzoak lotzen dituen 3 arkuko zubi erromaniko berritua.

Goiko zubia
(Ezkaroze). Otsagabiarako errepidean kokatua, Zaraitzu ibaiak zeharkatzen duena.

puente_ezcaroz

Erdiko zubia (Ezkaroze). Jaurrietarako errepidean kokatua, Zaraitzu ibaiak zeharkatzen duena.


Gorzako zubia.
Herriaren irteeran Zaraitzu ibaiak zeharkatzen duen bi arkuterik osatzen duten zubia dago.

puente_ibilcieta

Erdi Aroko zubia (Ibiltzieta). Errotaldea izenez ezagutua, ortuetarako bidean kokatua dago eta piszina bat eratzen duen urtegi bat du Zaldaña errekastoan.

Otsagabiako zubia. Gaur egun harriz egindako zubi bakarra da, Anduña ibaia zeharkatzen duena. Garai batean ibai bera zeharkatzen zuten beste hiru zubi zeuden, baina ormigoi gapirioz berreraikiak izan ziren. 20 bat m-ko luzera eta 3,20 m-ko zabalera du. Zertxobait makurtuak dauden bi arku biribilez osatua dago, "carpanel" arkuaren antzekoak direnak, 8 m-ko argiekin. Tajamar bat du urgora.

 

Megalitoak

megalitos01megalitos02

Zaraitzun badira hainbat hondar megalitikoak zeintzuk gure bailaran gizakiaren presentzia historiaurrean galdu egiten dela baieztatzen dutenak. Aipatzeko modukoak:

Arrizabala I eta II trikuharriak

Bortubizkarra trikuharria

Gaztanbidea trikuharria

Landabizkarra trikuharria

Idokorria I, II eta III trikuharriak

Sogoitiako trikuharria, Itzallen

Zaraitzu Ibaxaren barna zubi asko ikus daitezke, estilo anitzetakoak.