Natura | Naturguneak
Nagurguneak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

Abodi

abodi01abodi02

Baigura eta Areta mendien iparrekialdean eta Zaraitzu eta Aezkoako iparraldean kokatua, Abodi mendizerra ekialdetik mendebaldera zabaltzen da eta Irati mendiak eta Urroa amildegiak ahuldutago gunea okupatzen du.
Zorua kareharriak eta buztinak osatzen du Eozeno garaiko gordailu turbidikoekin batera. Hori dela eta tontor garaiagoak daude. Gainera hegomendebalde eta iparmendebaldereko bidea hartzen duten faila batzuk aurki daitezke.
Mendizerraren izena hartzen duen tontorra da garaiena, 1.500 m baino gehiagoko altuera duelarik.

esquiAbodi eski zentroa

Berezitasun bezala hamar dolmen edo trikuharri aurki daitezkela esan daiteke, zonalde honetako artzain aintzintasuna erakusten dutenak. Gaztanbidea izenekoa aipagarrienetariko bat da. Zirkulu forma dauka eta hamar metroko diametroa.
Zuhaitzak mozten hasi zirenetik ingurugiroa ez da asko aldatu. Larreak giza ustiaketaren ondorio dira, beraiekin batera landaretza estalki handia eraman zutenak, pagadi eta pinudi larrek osatzen zutena. Gaur egun albar pinua mantentzen da eta larreak Zaraitzuk berezkoak dituen ardi gutxiei sustentua ematen die. Iparraldean pago eta izeiek espazioa banatzen dute.

Faunari dagokionez eta artaldeak alde batera utziz, hegaztiek garrantzia hartu dute. Horietariko asko haratustel deritzanak dira, beste espezie batzuen hondakinez elikatzen direnak. Gehienak gabiraiak, saiak, beleak eta sai zuriak dira.

Zonalde honetaz gozatzeko garairik aproposena uda da, ekosistema bere punturik gorenean baitago. Neguan zehar hondoko eskia praktikatu daiteke zotoholdutako pista kilometro ugari baitaude.

 

Mendi-bideak eta bidexkak

Pista Koixta  (erabilera mugatua)

Mendizerra honen iparraldean kokatuta dagoen pista. Larrauerako errepidea Elurretako Ama Birjina bazelizara doanarekin lotzen du.

Auztarri

Abodi mendizarran kokatutako mendia. Bertara Taplako iraganbidetik ateratzen den bidexka batetik sartzen da

Goñiburu

Abodi mendizarran kokatutako mendia. Bertara Taplako iraganbidetik ateratzen den bidexka batetik sartzen da.

Bizkarrandi

Abodi mendizarran kokatutako mendia. Bertara Taplako iraganbidetik ateratzen den bidexka batetik sartzen da


Idorrokia

Abodi mendizarran kokatutako mendia. Bertara Taplako iraganbidetik ateratzen den bidexka batetik sartzen da

Mendebaldeko Abodiko gaina (1496 m.)

Abodi mendizarran kokatutako mendia. Bertara Taplako iraganbidetik ateratzen den bidexka batetik sartzen da

Ekialdeko Abodiko gaina (1537 m.)

Abodi mendizarran kokatutako mendia. Bertara Taplako iraganbidetik ateratzen den bidexka batetik sartzen da

Gaztanbidea

bodi mendizarran kokatutako mendia. Bertara Taplako iraganbidetik ateratzen den bidexka batetik sartzen da. Pikatuako lepokatik sartzea ere posible da.

Taplako iraganbidea
Abodi mendizerran kokatua. Irati oihanera sartzeko iraganbidea. Oihanerako errepideak gurutzatzen du.

Alforjen iraganbidea
Mendebaldeko Abodiren eta Arrizabalaren artekoa. Dolmengunea eta Abodi mendizerraren orientazio puntua

Pikatuako lepoa
Abodi mendizerran ekialdean dagoen lepoka. Egun Abodiko fondoko eski zentrua ete bertan dago.

Erremendia

remendia01

Izen bereko mendigainean dagoen aisiarako eremua da, Jaurrietan, Abaurregainaranzko norabidean.

Erremendia bisitaria hartzeko prestatutako gunea da. Aparkatzeko lekua du, eta bi xenda ditu, behar bezala markatuak, inguruaz gozatu ahal izateko. Larreak ere badaude, eta oso ohikoa da ganadua bertan egotea. Ikuspegi zoragarriak ditu.

 

Andrasoroa

andrasoroa01andrasoroa02

Andrasoroa Ezkaroze eta Orontz artean dagoen aisiarako gunea da. Lorategi botanikoa da, inguruko zuhaitz eta zuhaixka mota guztiak bertan ordezkatuta daudelarik.

Bisitaria hartzeko prestatua dago eta aparkatzeko lekua eta harrizko mahaiak ere baditu.