Kultura eta usadioak
Artea eta ondarea PDF fitxategia Inprimatu E-posta

introduccion01introduccion02

Zaraitzuk ondare arkitektoniko aberatsa dauka. Erdi Aroko elizak, ikuspegi ederretako baselizak... arkitektura erlijiosoaren adibiderik garbienak dira. Arlo honetan aipatzekoak dira ere Igariko hilarriak, oso ongi kontserbatzen direnak.

Honetaz gain, herrien egitura bera, etxeen kokapena, etxetzar zein jauregiak edota harrizko kaleak historian zehar izan diren gertakizunez mintza zaizkigu, herri paisaia ederrak osatuz.

 

Zaraitzu Ibaxak duen nortasun handiak eta, nolabait esanda ere, bere isolamenduak,  antzinako ohiturak eta usadioak gordetzen lagundu dute. Trashumantzia, usadioak, dantzak, hizkera... Zaraitzu ongi ulertzeko ezagutu beharreko ondarea dira.