Jaurrieta
Jaurrieta PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

JaurrietaJaurrieta

Jaurrieta Zaraitzuko Ibaxa osatzen dutenen artean herririk baztertuena da, iparmendebaldean kokaturik dagoena. Iparraldean Otsagabiarekin, ekialdean udalerri berberarekin, Ezkarozerena, Orontzerena eta Espartzarena eta hegoaldean Espartza, Ibiltzieta, Itzalle eta Urraul Gainarekin eta mendebaldean Abaurregaina, Abaurrepea eta Hiriberri-Aezkoarekin muga egiten du. Klima subatlantiar eta submediterraniarraren artean dago. 6º-10ºko urteko batazbesteko tenperatura. 1.400-1.800 mm.ko prezipitazioak. Zuhaiztiak larrek, pagadiek eta hariztiek osatzen dituzte.

 

Ekonomia

Nekazal lurren artean %30 baino gehiago ereintzako patata lantzeko erabiltzen da. Udalerri honen ekonomiaren bigarren zutabea abeltzantzak osatzen du. Aintzinatik aziendak lekuz aldatzea burutzen du, udan inguruko larreetan geldituz eta neguan Barde ingurukoetara aldatuz. Egur erauzketak (pinua) 1.000 metro kubikoetara iritsi ohi dira urtero. Bigarren sektoreak populazioaren %25a betetzen du eta gaur egun hirugarren sektorea da populazioaren %39a atzean duelarik nagusiena.

 

Historia

Ibaxaren parte edo ez izateagatik mendeetan zehar liskarrak eduki ondoren 1.846an Zaraitzuko Ibaxetik banatu eta Eaurta uda independiente bezala geratu zen. 1.880an hiria ia suntsitzera iritsi zen bigarren sute bat egon zen, suntsitzera, non oholez estalitako teilatuek zerikusia izan zuten.

 

Artea

1.880eko sutean herriaren ondare artistikoak ondorioak larriak sufritu zituen.
San Salvadorren parrokia eta erretaula nagusia. Erdi Aroko Ntra. Sra. de la Blancaren irudia, jatorria herriaren ondoko mendian aurkitzen den izen bereko baselizan duena. Honekin batera kalitate oneko eta tailudun gurutzifika gotiko bat nabarmentzen da.

 

Jai eta erromeriak

PATRON JAIAK: abuztuaren 15etik 19ra.
ERROMERIAK: Blanca Birjinari maiatzaren 3an eta abuztuaren 15ean.

 

Zerbitzuak

Frontoi estalia, kirol pista, haurrentzako parkea, askaldegia, aurrezki kutxa, nekazal eta abeltzain kooperatiba, dendak, zerbitzu dendak, osasun-etxea, lantegi mekanikaria, taxi eta autobus zerbitzua, posta eta telegrafoak, jatetxeak, tabernak, nekazal-etxeak, ostatua.