Iratiko Oihana
Iratiko Oihana PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Hayas y abetos

Iratiko Oihana edo basoa lur-eremu zabala da (17.195 Ha), eta haren zatirik handiena Aezkoa eta Zaraitzu ibarretakoa da. Europako izeidi-pagadirik handienetako bat da, oso ongi kontserbatutakoa

Irati mendiz inguraturiko arroa da: Ori (2.021 m.), Abodi (1.537 m.)... Era berean lur malkartsua da, errekasto eta ibai askok zeharkatzen dutena, Urbeltza eta Urtxuria aipagarrienak izanik. Nafarroako Ipar-Ekaildean dago.

.

BideoaIratiko Oihana

Irabiako urtegi txikia basoaren erdian beira irla bat bezala agertzen da. Txangolariek bere ingurubidearen bederatzi kilometroak oinez edo bizikletaz inguratzeko gozamena ezagutzen dute. Irabia inguruan, gainera, edertasun handiko hamaika bidexka aurki daitezke.

Basoaren balio handiko gauzetariko bat, haren kontserbazio maila da.

 

Irati ibaiaren goi partean, basaoren ustiapena oso inportantea da, beti era kontrolatuan egin dena. Hori dela-eta, badira paraje batzuk ia-ia aldaketarik ezagutu ez dutenak mendeetan zehar.

 

Pirinioetako eskualde honek duen euri-tasa dela medio, eragin zuzena du paisaiaren osaeran. Hala, errekak eta uharrak nonnahi agertzen dira. Hauen artean aipatzekoak dira Urbeltza eta Urtxuria, Elurretako Amabirjinaren parean Irati ibaia sortzen dutenak. Oihana utzitakoan Irati ibaiak harizti paregabeak eskaintzen ditu: Tristuibartea edo Ariztibarrena eta Ariztokia, penintsulako albar hariztirik hoberena.

 

Iratiren barnealdea konplexua da, basoen sakonuneetan eta zonalde garaietako zelai argitsuetan galdutako toki aunitz dituelarik, animalia basatien aterpe eta habitat direnak. Hauen artean handienetarikoak oreinak, orkatzak eta basurdeak dira. Beste aipagarri batzuk basakatuak, azkonarrak, ipurtatsak, erbinudeak, axeriak etab. dira. Pagadi-izeidiko espezie berezienetako bat maltarena, haragijale bizkor eta ixilarena, da. Hala ere, ugaztunik ugarienak predadoreek jaten dituzten tamaina txikikoak dira: satortxo gorriak, satitsuak, muxar grisak, xaguak, etab.; zuhaitzen kopak urtxintzaz beterik daude.

 

Hegaztien artean dorsiblanko mokoa da aipatzekoa, basoan hoberen kontsarbatzen diren zonaldeetan bizi dena. Errekastoen ur hotzetan amuarrain ugari daude eta espezie berezi bezala Pirinioetako demasia, ugaztun txiki eta iheskorra.

Udazkenean oreinen araldia, marrualdia, oso tipikoa da, eta haien orroak basoaren bazter guztietan entzuten dira.


Ohar garrantzitsua: neguan Iratiko sarbideak itxita egon ohi dira, elurra tarteko. Komenigarria da errepideen egoeraz galdetzea etxetik atera baino lehen.

Irati oinez ezagutzeko lekua da. Horretarako xenda eta ibilbide anitz ditu, markatuak zein markatu gabeak.Informazio gehiagorako:

alojamientosZaraitzu Ibaxako ostatuak alojamientoswww.irati.org

 

Historia eta erabilerak

Irati mendeetan zehar ukitu ez bazen ere, basoko mugetako lurra beti izan da litigioetarako zonaldea. Nafarroako Erreinua Gaztelako Koroari batu baino lehen eta Nafarroako seigarren merindadea betirako galdu baino lehen, Zaraitzu eta Aezkoako ibaxetan olagizonak zeuden. Denbora luzean zehar etsai izandako bi Erreinuak jarri zirenean, Iratiko basoaren jabetzari eta probetxamenduari buruzko liskarrak areagotu egin ziren, XVII mendetik aurrera gehienbat, Espainian eta Frantzian ontzigintzak garrantzia hartzen duenean.

 

Bere zuhaiztiaren ospeak XVII mendean Erregezko Flotak bertatik beren untziak eraikitzeko zuhaitzak ateratzeko baimena eskuratzea ekarri zuen Ingalaterraren aurkako gudan.

 

Bere isolamendua eta sarbide txarrak zirela eta zuhaitzak ibaietan barne ateratzen ziren. Agorraldi garaietan zegoen emari eskasa zela eta urtegi moduko uhertsigarriak eraikitzea beharrezkoa zen enborrak jeisteko kontrolatutako uholdeak gerta zitezen. Garai haietan lantegi, zerratoki eta uhertsigarri ugari eraiki ziren; baita eraikinak gordetzeko etxe-koartel bat ere, egun Iratiko Etxeak edo Erregearen Etxeak dauden lekuan.

 

Egungo probetxamendu nagusienak zura (gaur egun plangintza baten arabera mozten da eta izeiak nahiago izaten dira), ehiza eta larreak, aisirako duen garrantzia ahaztu gabe.

 

Iratiko basoak kondaira aunitz gordetzen ditu. Deszifratu ezinezko hotsek apurtzen duten bere ixileko bakartasunak Basajaunen mitoari lekua eman dio. Basajaun garaiera handiko, ile luzeko eta indar harrigarriko gizona zen, makila eskuan zuzen ibiltzen zena eta oreinek baino bizkortasun gehiago duena. Ibiltaria deitzen badu ez da ihes egin behar, ezta aurre egin behar ere. Egoki jokatzeko modu bakarra bere esanak obeditzea da. Honela Basoko Gizona den Basajauna kaltegabeko izakia eta gida babesle bihurtzea lor daiteke.

 

Naturguneak

Iratiren handitasunean badira hainbat naturgune aipatzeko modukoak:

Irabia 3Irabia 2

Irabiako Urtegia

Frantziako mugatuk hurbil kokatua, Iratiko bihotzean Orbaitzeta (Aezkoa) eta Otsagabia (Zaraitzu) dermioetan. Urtegiak Irati ibaiaren burukoa erregulatzen du Egurgio, Kontrasario, Urbeltza eta Urtxuria errekastoetan ura bilduz. Eraiki zenetik hainbatetan hazi da. Egun 44 m-ko altuera eta 158 m-ko koroapen luzera ditu. Hemengo urak urtegiaren oinean dagoen zentral baten eta Betolegin dagoen beste baten bidez probetxamendu hidroelektrikorako erabiltzen dira. Betolegikoa Irabiako urtegitik urtegiak daukan izan bereko ubidetik iristen den urak hornitzen du.

Ermita 2ermita 1

Elurretako Ama Birjinaren baseliza

Otsagabiarako sarreran Abodi mendizerra zeharkatzen duen eta Elurretako Ama Birjinaren baselizara joateko bidean dagoen aparkaleku batera heltzen den errepidea dago.Baseliza zuhaitzik ez dagoen lekuan altxatutako eraikin modernoa da (1954), Europako azalera handienetariko baten bihotzean dagoena.

Itsuosoin

Elurretako Ama Birjinaren baselizatik 500 m-tara dauden urjauziei horrela deitzen zaie. Urbeltza ibaiko uren jeitsiera gogorrak turistentzako erakargarria den ingurua eratzen du.

Casas Irati 1Casas Irati 4

Iratiko Etxeak
Erregearen Etxeak izenez ezagutuak, Elurretako Ama Birjinaren baselizatik 100 m-tara aurki ditzakeku. Duela urte batzuk Iratiko Basoko goardaren etxebizitza ziren. Egun utzita daude.

Orhi 1Orhi helado

Orhiko gaina
Pirinioetako lehenengo bi milakoa. Larrau Mendatearen gainaldeko aparkalekutik (1.560 m.) behin tunela igarota, besteekin bateratzen xenda bat dago hasiera puntu askotatik egiten delako, tunelera iritsi baino lehenagoko bihurgunetik esate baterako. Guztiak kordaleko bizkarrean amaitzen dira desnibel handia dagoelako, xendak mendia bere landaretza dela eta modu suabeenez ahultzen duenean.

balizasbaliza terminada

Ibilbide markatuak
Herri bidexkak alde batera utzita, Irati zeharkatzen duten ibilbide luzeko bidezidor ugari daude: Xenda Pirinaikoa (GR-11) eta Euskal Herriko Xenda (GR-12). Etapa desberdinetan burutzen diren bide luzeak dira. Ibilbide markatuen gaineko informazio gehiago ondoko leku hauetan:

  • Elurretako Amabirjinean
  • Arrazolan (Orbaitzeta)

Eski pistak

Hondoko eskia egiteko aukerak Iratiren mendebaldean dagoen Pikatuan elkartzen dira, errepidean bertan jarritako harrera zentrua egonda.