Herriak | Ezkaroze
Ezkaroze PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

EzcarozEzcaroz

Iparraldean Otsagabiarekin, ekialdean Uztarrozerekin, hegoaldean Orontzerekin eta mendebaldean Jaurrietarekin muga egiten du. Urteko batazbesteko baloreak 8º-10ºko tenperatura eta 1.200-1.600 mm. prezipitazioak dira. Zuhaiztien oihandarra harizti batzuk eta funtsean pagadi eta lerrek osatzen dute.

 

Ekonomia

Nekazal herria. Lan-lurren %32a berantpatataren lantzeari destinatua dago. Beste hainbeste abeltzantzaren gehigarrirako zelai polifitoetarako erabiltzen da -ekonomiaren beste zutabeetako bat-. Oihandar probetxamenduari dagokionez, egur erauzketak 700 eta 900 metro kubiko artean dabiltza, pinua nabarmenduz.Azken hamarkadan sektore turistikoan gorakada izan da eta honen garapenerako azpiegitura garrantzitsuak eratzen ari dira.

 

Historia

Erdi Aroan Ezkarozeri "Eschaloce", "Escáloz" edo "Escháloz" deitu zitzaion. Ibaxaren populazio erakundeek XIV mendean administrazio elkarteak edo quiñoiak osatuko dituzte. Ezkaroze, Eaurte eta Espartzarekin batera, Errartean bornatu zen. Erdi Aroan zehar Ezkarozek nolabaiteko garrantzia erlijiosoa izan zuen, XII mendean herriko noble talde batek Santa Mariari eskainitako monastegi bat eraiki zuelako. Bi mende geroago, Ezkarozera izurri beltza heltzen da, bere historiako hondamendirik handiena, bere populazioa erdira jeitsi zuena guda eta jaistaldi ekonomikoarekin batera. 1.845 arte Ibaxeko alkateak, erretordeak eta hiriaren alkateak aukeratzen zutena, gobernatu zuen. Ordundik, Ezkaroze Zaraitzuko beste udaletaz osoki banatuta bezala gelditu da.

 

Artea

Iturririako Gaztelua. Erreinuko nomina ofizialean "Cabo de armería"koen artean agertzen da. San Roman-aren parrokia. XVI mendeko bigarren erdia. Bere barnean erretaula nagusia nabarmentzen da. XVII mendeko lehenengo erdiko Garbiñeren erretaula aipatzekoa da. Santa Maria Magdalenaren baselizak aurreko eliza gotiko baten hondarrak gordetzen ditu. Arkitektura zibila: herri etxebizitza ugari daude, puntu erdiko arkuekin osaturiko gainaldea eta bi uretara eta teila leunarekin eginiko teilatuetaz eraikiak daudenak. Horietako batzuek harmarriak eta XVIII eta XIX mendeko datak dituzte. Herri arkitektura bikain gordea dago.

 

Jai eta erromeriak

PATRON JAIAK: uztailaren 16tik 20ra.
"QUINTO"EN JAIAK: San Bernabe eguneko ondoko asteburuan.Ekainaren 11n.
ERROMERIAK: Muskildara ekainaren 11ko ondoko igandean. San Bernabe.
SAN ROMAN: azaroaren 18n.

 

Zerbitzuak

Nekazal-etxeak, tabernak, aurrezki kutxak, jatetxea, autobus zerbitzua, dendak, automobil lantegia, osasun zentrua, zerbitzu dendak, ibai-piszina, askaldegia, frontoi estalia, haurtzaindegia, eskola, ilepaindegia.