Herriak | Espartza
Espartza PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

esparza02esparza03

Iparraldean Jaurrieta eta Orontzeko dermioekin, ekialdean Bidankozerekin, hegoaldean Sartze eta Ibiltzietarekin eta mendebaldean Eaurta eta Ibiltzietarekin muga egiten du. Udalerria subatlantiar eta submediterraniarraren artean banatua dago. Balore klimatikoak altitudearen araberakoak dira; 10º eta 6ºren artean urteko batazbesteko tenperatura; 1.100 eta 1.400 mm. artean prezipitazioak. Baso nagusiak pagadiz osaturik daude ipar eta iparmendebaldean. Iparreko mendietatik; haritzak iparrekialdean eta hegomendebaldean, gehienbat, lerrak.


Ekonomia

Bigarren eta hirugarren sektoreetan populazio gehiena ari da lanean. Gaur egun lehenengo sektorean %6a soilik dihardu.


Historia

Espartza ibaxari lotua egon zen Aro Modernoan guztian zehar. 1.846an, haranak unitate administratibo izateari utzi zionean, udalerri independiente bilakatu zen. Merkatal ekintzarik garrantzitsuena artilea Frantziara esportatzean eta ardoa, pattarra, mihiseak eta lihoa adarrean inportatzean zetzan. Diego de Artieda y Chirino jauna, 1.578an Nafarroako Erreinu Berria eta gaur egungo Costa Ricako Errepublikan dagoen Espartzako hiria eraiki zituena, hiri honetakoa zen.

 

Artea

Eraikinik aipagarriena San Andres Apostoluaren eliza da. Bere barean nabarmenena Juan de la Hera eta Gaspar Ramosek eginiko XVII mendeko erretaula nagusia, romanista da.
San Tirsoren baseliza gotikoa.
Espartzako Jauregietxea.
Santa Engraziaren baselizaren hondamenak.
Zaraitzuko ibaia igaroz, nahiz eta erreformatua egon, oraindik hiru puntu erdiko arkuz eta alde bietan aldapaz osaturik dagoen zubi erromaniko bat ikus daiteke.


Jai eta erromeriak

PATRON JAIAK: Abuztuaren lehen larunbata.
PATRON: Done Ander, azaroaren 30n.

 

Zerbitzuak

Kanpalekua, jatetxea, piszina, tabernak, frontoia, autobus zerbitzua, osasun-etxea.