Euskara Zerbitzua PDF fitxategia Inprimatu E-posta

EUSKARA ZERBITZUA 1998. urtean sortu zuten Zaraitzuko eta Erronkaribarko Batzorde Nagusiek, bi ibarretan, administrazio arloan zein gizartean, euskara sustatzea eta erabilera normalizatzea helburu.

Ildo horretatik, erakunde honen eta gizartearen haren aldeko nahiaren erakusgarri, Zaraitzuko Batzorde Nagusiak 2014ko azaroaren 3ko osoko bilkuran  euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen  ordenantza onetsi zuen.

Goian aipatu helburuak lortze aldera, Euskara Zerbitzuak egitasmoak garatu eta kanpainak eta jarduerak burutzen ditu, horietako asko Nafarroako beste euskara zerbitzuekin elkarlanean. Oro har, hizkuntzaren ezagutza, erabilera, eta motibazioa sustatzeko jarduerak dira.

JARDUERAK, KANPAINAK ETA PROGRAMAK

Euskara Zerbitzuaren urteko planak, besteak beste, ondoko jarduera, kanpaina eta programa hauek biltzen ditu.

EUSKARAREN FAMILIA TRANSMISIOA

Familian euskararen transmisioa lantzeko egitasmoa. Familia giroan euskara gehiago erabiltzea du helburu. Horretarako 0-3 adin tartean erabiltzeko material bereziak sortu, ekoitzi eta familiei banatzen zaizkie:

Duzun onena liburuxka 

Duzun onena liburuxka haur jaioberrien gurasoentzat da. Bertan hainbat gomendio eskaintzen zaizkie etxean hizkuntzei eman beharreko trataerari buruz.

DUZUN ONENA bilaketarekin bat datozen irudiak

Jaisteko klikatu

 

Xaldun Kortin

Nafarroako ondaretik jasotako kantuak, kontuak eta jolasak biltzen ditu (liburua + CD + DVD). Bestetik, haur hizkeraren hiztegia eta etxean euskara erabiltzeko gomendioak ematen ditu.

xaldun kortin bilaketarekin bat datozen irudiak

web orria ikusteko klikatu

 

Bakoitzari berea liburuxka

3 urteko haurren familientzako liburuxka. Familiaren parte-hartzeak duen garrantzia azaltzen da eta gaiari buruz egon daitezkeen zalantzak argitzeko erabilgarria da.

Bakoitzari berea liburuxka bilaketarekin bat datozen irudiak

Jaisteko klikatu

 

Familientzako eta hezitzaileentzako hitzaldiak eta tailerrak 

ESKOLATZE KANPAINA

Hiru urteko haurren matrikulazio kanpaina bultzatzen da D ereduan belaunaldi berriek euskara ikasteko.

HELDUEN EUSKALDUNTZEA

Ibarreko helduen euskalduntzea bultzatzen da hainbat jardueraren bitartez.

Matrikulazio kanpaina

Irailean gazte eta helduei zuzendutako informazio kanpaina zabaltzen da herritarrak euskara ikastera animatzeko.

2016ko kanpaina:

ESTA Claro argi dago bilaketarekin bat datozen irudiak

web orria ikusteko klikatu

 

Euskara ikasteko diru-laguntzak

Zaraitzuko Batzordeak urtero, Kultur eta Kirol jardueretarako diru-laguntza deialdiaren bitartez, herritarrei diru-laguntzak ematen dizkie euskara ikastaroetan parte hartzeagatik.

Elaide, saretik plazara

Euskarazko lehenengo sare soziala duen web plataforma Interneten. Proiektu hau euskaldunei eta euskara ikasleei bideratuta dago, tresna honen bidez, aisian eta harremanetan euskara erabili ahal

elaide bilaketarekin bat datozen irudiak

web orria ikusteko klikatu

 

HAURRENTZAKO AISIALDIKO JARDUERAK

Funtsezkoa da haurrek eta gazteek euskara aisialdian erabiltzeko esparruak eta aukerak izatea. Helburu horrekin, zenbait proposamen burutzen dira.

Udalekuak 

Urtero Nafarroako euskara zerbitzuek D ereduko ikasleentzat egokiak diren udalekuen zerrenda bat osatzen dute.

udalekuak 2017 bilaketarekin bat datozen irudiak

Tailerrak

Urtean euskara dakiten haurrei eta gazteei zuzendutako zenbait tailer antolatzen dira, eskolaz kanpo euskara erabiltzeko eta aberasteko aukera izan dezaten.

 

KATALOGOA

Euskarazko produktuak sustatzeko egitasmoa da. Katalogoan 0-16 urtekoentzat eta haien gurasoentzat era askotako produktuen hautaketaren berri ematen da, aisialdirako zein ikasketetarako. Zortzi ataletan sailkatuta daude: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak, eta gurasoentzako materiala. Paperezko edizioa urtean behin argitaratu eta zabaltzen da.

KATALOGOA bilaketarekin bat datozen irudiak

web orria ikusteko klikatu

 

ZE BERRI?

Ze Berri? Nafarroako ia 40 toki entitateren artean argitaratutako aldizkaria da, euskara eta euskal kulturari buruzko informazioa zabaltzen duena. Haren helburua herritarrak sentsibilizatzea  eta euskara zabaltzea da. Urtean 6 zenbaki argitaratzen eta gaur egun 100.000 ale inguru banatzen dira.

www.zeberri.eus web orrian orain arte argitaratu diren aldizkari guztiak irakurri eta jaitsi daitezke, artikuluen eta gaien bilaketa egin, eta haurrentzako eta helduentzako euskarazko jardueren berri jaso.

web orria ikusteko klikatu

 

ETXEPARE SARIA

Etxepare saria hainbat toki entitatek antolatutako ekimena da euskarazko album ilustratuen sorkuntza eta argitaratzea bultzatzeko, Nafarroan arlo honetan dagoen hutsunea betetzeko. Urtero album sariduna argitaratzen da Pamiela argitaletxearen laguntzaz.

ETXEPARE SARIA bilaketarekin bat datozen irudiak

web orria ikusteko klikatu

 

UDALAREKIN ERE EUSKARAZ

Urte bukaeran eskuko egutegiak argitaratzen dira. Horietan harrera euskaraz egin dezaketen ibarreko tokiak nabarmentzen dira herritarrei euskararen erabilera errazteko.

UDALAREKIN ere EUSKERAZ bilaketarekin bat datozen irudiak

Erronkaribarko eta Zaraitzuko Euskara Zerbitzua

euskera@vallederoncal.es

Erronkari: 948475150. Zaraitzu: 948890580

Astelehen, asteazken eta ostirala (Erronkaribar)
Astearte eta osteguna (Zaraitzu)